Afentuak eta ezagutza kokatua. modulua

Inderdependentzia, zaintza eta bizitzaren jasangarritasuna

Paloma Fernández-Rasines

Espresio artistikoak, interdependentziaren, bizitzaren zainketaren eta jasangarritasunaren
inguruan errealitate soziokulturalak islatu eta interpretatu ditu politikoki. Sexua-generoa eta arrazializazio prozesuen sistemako proiektu politiko eraldatzaile batetik, kulturalki transmititzen diren gizarte arau eta jarraibideen identifikaziorako hurbilketa proposatzen da. Birbanaketa eta errekonozimendu sistema orokor asimetriko batean, bizitzek eta gorputzek modu desberdinean axola dute.

Ariadna Solis

Saio honen ideia zainketekin, interdependentziarekin zer erran nahi dugun eta bizitzaren jasangarritasunarekin nola harremandua dagoen eztabaidatzea da, sartuak gauden eta parte hartzen dugun testuinguru ezberdinen bidez. Historikoki honen ardura hartu duten pertsonak eta maila politiko eta estetikoan izan dituzten ondorioak aztertuko ditugu. Gainera, saio honen helburua gure ikerketa eta praktika artistikoek gure solaskideen zainketan nola lagundu dezaketen eztabaidatzea izanen da.