Generoa eta bisualitateak. modulua

Kultura bisuala eta generoa II

Maite Garbayo

Irakasgai honek perspektiba feministetatik artea eta irudiak pentsatzeko moduak eta elementu bereizgarriak sartzen direnean, artearen historiaren kontaketa hegemonikoarekin zer gertatzen den aztertzea proposatzen du. Diktadura frankistaren azken urteetan zehar Estatu espainiarraren kasua aztertuko da batez ere.

 

Aintzane Ricón

Kurtsoak aldi desarrollista eta trantsizioaren artean sortutako zinema herritarrarekiko begirada kritikoa proposatzen du, ikasleei frankismoaren bigarren aldiko ikus-entzunezko kulturaren gehiengo zirkulazioaren diskurtso-markoaren inguruan hausnartzea ahalbidetuz.  Frankismoko kontakizun ezberdinek (desarrollimoa, irekitasuna, biluztea, turismoa…) hartu zuten forma filmografikoaren inguruan hausnartuko dugu, bere genero dimentsioan arreta jarriz.  Gai ezberdinei dagokien ikuspuntu panoramikoa proposatuko da, iturri ezberdinen bidez taldeka hausnartu edota eztabaidatzeko eta gerora lan praktiko bat egiteko.