Afentuak eta ezagutza kokatua. modulua

Afektuen eta emozioen zirkulazioa I

Mugimenduak bihurritu, hitzak bihurritu: somatiko espekulatiboa. Zenbait praktika artistikotan bihurritzearen irudiarekin lan egitean datza, subjektibotasunaren eraikitzean lekualdaketak duen potentzial politikora hurbilduz. Bihurritzea queer terminoaren itzulpen-lekualdaketa posibletako bat izan daiteke. Gorputzak, mugimenduak eta kontaketak imajinatzea baimenduko diguten xuxurlak, inguratzeak, duda-mudak, dibagazioak eta bitxikeriak interesatuko zaizkigu. Emmy Hennings artistak bizi abstraktu bat edukitzearen nahia partekatuz, somatiko espekulatiboak abstrakzio eta ezinbertzeko desbideratzeak iragartzen dituzten esperientzia zinetiko-sentsorialak imajinatzearen alde egiten du.