Izenburua
Uharte Zentroko egoitza artistikoak
Data
2019

Uharte Zentroko Komisariotza Ikerketaren egoitza egiteko hautatutako pertsona eta proiektuak Itsaso Otero García, “QUERELLA CONTRA LA HISTORIA: La urgencia del texto como imagen” eta Andrés Vial, “EIPEP.Escuela Internacional del paisaje en el paisaje.” izan dira. Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2019ko maiatzaren eta ekainaren artean. Egoilariek lanerako lekua, Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena izango dute bai eta sostengu ekonomikoa ere.

Eszenatik haratago kokatu eta aktualitateko gaie eta gertaerekin harremantzeko gaitasuna Ob Skenaren helburuetara gehien urbildu diren proiektuak Itsaso Iribarren eta Germán de la Rivaren “Instrucciones para vivir” eta Romina Casileren “Cómocoreografiar un texto colectivamente” izan dira. Iraila eta urria artean garatu beharko dira egoitzak eta Uharte Zentroan lanerako lekua eta sostengua izango dute egoilariek.

Pulpa Celeste kolektiboaren ERRAIAK proiektua izango da Nafarroako agente artistikoen mapeorako datu bilketarekin jarraituko duena. Agente artistikoen sarea ezagutzeko hirugarren fase honetan, aurkezten diren proiektuek Kamal proiekturen jarraipen bat izan beharko dute eta Nafarroako Agente Artiskoen inguruko datuak pilatzeko eremu-ikerketa garatzen jarraitu beharko dute. Gainerko egoitzetan bezala, lanerako lekua eta sostengua izango dute egoilariek.