Izenburua
A3
Data
2021/22 ikasturtea
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021eko irailak 13-30
Norentzat
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat

A3

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

 

NORENTZAT

Ondokoa lortu nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat

– beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;

– esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;

– ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

Proiektu bat garatzea, talde bakoitzarekin 4 lan-saio izango dituena, eta horren gaia askotarikoa izan daiteke, Zentroak artistekin jardueraren unean garatzen dituen programak esparru orokor gisa hartuta.

Proiektu guztiek taldeko 4 lan-saio dituzte.

– Lehenengo saioa Uharte Zentroko irakaslearen eta hezitzailearen arteko bilera da. Bertan, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioen datak ezarriko dira. Kasuz kasu aztertuko da formatua taldearen errealitatera eta osasun-egoeraren bilakaerara egokitzen den.

– Uharte Zentroko hezitzaileak gelan saio bat egingo du ikasleei gaia, proposamena edo prozesua aurkezteko, irudiak irakurriz, ekintza bat eginez edo tailer txiki bat eginez.

– Saio bat Uharte Zentroan, proiekturako aukeratutako tokiko artista baten eskutik. Saio hori ikastetxean egin ahal izango da.

– Azken saio bat gelan, non, kasuan kasu, taldeak proiektua jarraitzea edo ez jarraitzea planteatuko den.

 

IZENA EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izena emateko epea: irailaren 13tik 30era Uharte Zentroaren webgunearen bidez

Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:

  • Aurreko deialdian, 2020-21ekoan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna.
  • Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
  • Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.

 

Izena ematea Uharte Zentroko webguneko formularioaren bidez egin beharko da.

Jasotako eskaera guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie urriaren 15a baino lehen.

Argibide gehiago educacion@centrohuarte.es helbidean.

Aurreko ikasturteko A3 proiektuak ikusi nahi badituzu: https://www.centrohuarte.es/a3-proyecto-educativo/