Izenburua
Goseak begiak argi - A fame esperta o enxeño
Epea
Ekainaren 17an, 12:00etan

Uharte Zentroak ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du hiru edo lau asteko iraupenekoa, Cuarto Pexigorekin (Compostelako Donejakue, Galiza – Galizia) elkarlanean, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.

Cuarto Pexigorekin elkarlanean egindako egoitzaren laugarren edizioa elikadura subiranotasunaren inguruko ikerketa batean zentratuta dago, eta Santiago hiriko azokaren bihotzean kokatutako Cuarto Pexigoren ezaugarri definitzaileak zabaltzea du helburu. Daukan kokapenari eta tokiko testuinguruarekiko hurbiltasunari esker, hurbiltasuneko produktua, nekazaritzako elikagaien iraunkortasuna, belaunaldien arteko erreleboa eta elikagaien industria bezalako kontzeptuak egoitzan berpiztu daitezen eta prozesu artistikoan eta ikerketan lagungarri izan daitezen ahalbidetzen du. Horrela, kultura, politika, ekologia, ekonomia eta hirigintza gure egunerokotasunean kontsumitzen dugun horretan nahasten dira.

 

CUARTO PEXIGOREN INGURUAN

Cuarto Pexigo Santiagoko azokan kokatutako denda eta erakusketa-espazioak eta Belviseko parkean, azokatik hiru minutura dagoen ikerketa-gune batek (estudioa/apartamentua) osatzen dute.

Estudioa/apartamentua espazioan bizi eta lan egin ahal izateko ekipatuta dago eta Interneteko konexioa ere badu. Mantenua ere sartzen da, baita Galizako tradizioa, hiria eta bertako bizitza kulturala ezagutzen lagunduko duten jatetxeetan afaltzeko edo bazkaltzeko gonbidapenak ere.

“Mahaia” proiektuaren barruan eta Abastos 2.0ren laguntzarekin, Galiziako gastronomiaren deskulturazioari ekiten dion ikerketa eremua da.

Merkatuko Sukaldaritza premisaren pean: hurbiltasuna eta sasoia. zer jaten dugun, elikagaiak nondik datozen eta nola eginak dauden jakiteari garrantzia emanez. Mahaikidearekin elkarrizketa bat proposatuz eta erantzukizun ariketa bidez parte-hartzaile eginez, landatarrarekin lotura bat sortzea eta lotura hori zaintzea bilatzen da.

Dokumentazio, bilaketa, kritika eta hausnarketa proiektua, informazioa eskuliburu batean, errezetategi batean eta produktuen eta hauen ekoizleen mapa batean biltzen duena: kilometraxe.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Deialdiaren xedean oinarritutako ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein eremutako artistei.

Egoitza hau Nafarroari lotutako pertsona bakar batentzat da.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2024ko ekainaren 17an, 12:00etan.
Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabete bateko gehinezko epean eginen da. Bizilekuaren iraupena: 2024ko urriaren 18tik azaroaren 10era.
Memoria aurkezteko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 15a.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1.200€ (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari gisa. Erdia egoitzaren hasieran emanen da eta beste erdia memoria ekonomikoa aurkeztutakoan.
  • Nafarroatik Santiagorako joan-etorriko bidaia.
  • Lanerako espazioa eta ostatua Cuarto Pexigon.
  • Proiektuaren garapenean Cuarto Pexigoko taldearen laguntza.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren helburuari eta garatu beharreko espazioari dagokionez.
  • Proiektuaren bideragarritasuna dauden baliabideak kontuan hartuta.

Oinarriak osorik hemen

bases_Cuarto Pexigo_oinarriak_2024