Izenburua
Arte plastikoei eta ikusizko laguntzen programa
Egilea
Patxi Araujo, Gorka Beunza, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Jaione Michelena eta Naia Mira, Amaia Molinet, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Alberto Rodríguez, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaur

Patxi Araujo, Gorka Beunza, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Jaione Michelena eta Naia Mira, Amaia Molinet, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Alberto Rodríguez, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaurrek aurkeztutako proiektuak hautatu dira Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko.

Guztira 33 eskaera jaso zituen Uharteko Arte Garaikide Zentroak. Ekoizpen modalitaterako 22 eta argitalpenetarako hamaika, lehenengorako zortzi proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, lau. Guztira, 85.500 euro banatu dira.

Laguntza programa honen helburua, ikerketa, obra artistikoaren ekoizpena, sorkuntza eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta indartzea da, ekoizpen eta argitalpen proiektuak sustatuz. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren eta Uharteko Arte Garaikide Zentroarekin sinatutako hitzarmenetik sortua da, Arte plastikoei eta ikusizko laguntzen programa laguntzeko, eta bi erakundeen lankidetzaren emaitza da.

Proiektuen hautaketa epaimahai ebaluatzaile batek egin zuen, bertan, Susana Irigaray, Nafarroako Kultura, Kirola eta Gazteria Saileko Museo Zerbitzuen Zuzendaria eta Uharteko Arte Garaikide Zentroa fundazioko bokala, Txaro Fontalba Nafarroako arte garaikideari lotutako pertsona eta Uharteko Arte Garaikide Zentroa fundazioko bokala, María Ozcoidi, arte garaikideko proiektuen ideiaria eta kultur kudeatzailea eta Alexandra Baurés, komisario independentea egon ziren, bai eta, Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, idazkari gisa, ahotsarekin baina bozik gabe.

Artista onuradunek Uharte Zentroko instalazioak erabilgarri izango dituzte, lanerako espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera. Horrez gain, artista hauen lanaren hedapenean ariko da zentroa, proiektuen ibilbide luzeena ahalbidetzeko. Lanak 2019ko abenduan eginik egon beharko dute.

 

Hautatutako proiektuak

Ekoizpen modalitatea:

Patxi Araujo: “Brunianas” loturaren arrazoia bere gain hartzen du, etengabeko eta hibridoa den zerbait bezala, beste azalpen batzuk hartzeko gai dena eta askotariko loturak ezartzeko gai dena. Materia liberatu batekin elkartzea proposatzen du (gai askea, subjektua, neurrikoa), eta pertzepzio hori kausalitate estetikoaren ikuspegitik jasotzea, eta, aldi berean, intuizio poetikoa ziurtasun fisikoekin izatea, disekzio teknologikoko mahai baten gainean. Instalazio hedatua, objektu fisikoen eta irudiaren arteko elkarrizketa gisa, eta denbora errealean sortzen diren objektu fisiko, irudi eta soinuen artean.

Katixa Goldarazena: “Trampantojo paisaje entonces contenido” eskultura bidezko ikerketa plastikoa. Material lauak, argazki inprimatuak, euskarriak, kolorea, konkorra. Irudian, espazialtasun kontrajarriak, gauza eta espazio erreala. Materialaren duintasunari bereziki so eginez. Proiektua, gorputz eskultoriko autonomo batzuetan gauzatuko da, zoruarekin duen harremanaren arabera.

Itsaso Iribarren: “¿Qué vas a hacer ahora?” eskultura instalazio bat izango da, horretarako, artistak Germán de la Rivarekin batera lau ikerketa lerroren inguruan hausnartzen du: ezezagunaren lurraldea bizitza forma berrietan eta lan garaikidean, egunerokotasunean ezartzen dugun autorregulazioa, gorputzen erabateko kontrola, eta gorputzak dauzkan ikasketa moduak eta erresistentziak.

Jaione Michelena eta Naia Mira: “Kateka” –k ekoizpen artistikoko fabrika bat sortu nahi du espazio bat eraldatuz. Hori dela eta, artistek ekoizpen industrialaren metodoaren inguruan., teknologia berrien etorreran, lanaren eraldaketaren eta manufakturak gero eta leku gutxiago izatearen ondorioaz hausnartzen dute. Giza eskua, esku inperfektua eta sortzen duten ekoizpen artistikoan akatsak ikusi nahi dituzte, ezinbestekotzat dituzte eta.

Elvira Palazuelos: “Ctrl+C / Ctrl+V” lanean egileak, perspektiba feminista batekin, collage teknika erabiltzen du egungo ikusizko kulturan eta digitalean, irudi zinematografikoa identitate sortzaile gisa duen boterea. . Egungo zinematografia-emanaldien inguruko estetika hegemonikoaren aurrean eta ikusmen-diskurtso hori eteteko beharraren aurrean, “Ctrl+C/Ctrl+V” osatzen duten lanak sortzen dira euskarri zurrunean inprimatutako 30 collage digital  eta artisau-paperean inprimatutako beste 30.

Maite Redondo: “Las trabajadoras domésticas” behin-behineko titulua duen lana, diziplina anitzeko ikerketa da, Redondoren amona, honen bi ahizpak eta hauen zaintzailearen bizipen eta esperientziaren bidez, etxeko lanak eta zaintza lanak aztertuko ditu egileak. Genero aldetik desberdintasun sozialak iraunarazten dituzten eguneroko dinamiken eta eginkizunen berrikuspen kritikoa izan nahi du emakume izateko beste modu batzuk pentsatuz. Lanaren sexu-zatiketa arakatuz, bi emakume kolektibo hauek ikusiz helduak eta migratzaileak.

Raul Ursua: Succes & failure. Arquitectura y cuerpo”. Proiektu hau ingurunearen eraikuntza baterantz doan hazkunde pertsonaleko analisi psikoanalitiko baten zati bat da, pertsonaia ezezagunen bidez egindako fikziozko eraikuntza bat. Etapa guztietan arrakasta eta porrota ageri dira beti.

Alfredo Zubiaur: Nosam”. Ekintza plastikoen bidez, artistak paisaiaren kontzeptua sortzen duten egituretan sakondu nahi du, eta ikusarazi nola, simulazio-dinamika garaikideen luzapen gisa sendotzen diren. Bat-batekotasunaren garaia alderdi etiko, politiko eta sentikorren erretratua izateari uzten ez dioten kontrajarriaren azterketa bat

 

Argitalpen modalitatea:

Gorka Beunza: “Brecha” es un proyecto donde el artista une dos prácticas artísticas en las que ha trabajado paralelamente pero de forma disociada: fotografías que realiza y las letras de sus canciones. El concepto de brecha es la separación y el nexo que coexisten entre el texto y la imagen. Las fotografías y el texto juegan en la publicación con la idea de brecha, acercándose o alejándose, creando así una evocación de lo que a su vez ha ocurrido en las relaciones.

Alberto Rodríguez Andrés: “Zart!”. Nafarroako Komikiaren Azokaren hamargarren urtemugaren aitzakian,  Rodriguez Andresek 24 istorio labur argitaratu nahi ditu Nafarroako azokarekin lotura duten hamabi egileren eskutik, besteak beste, Pedro Osés, Simónides historikoak, egungo sortzaile konsagratuak (Belatz, Jali, Idoia Iribertegui), esperimentalak (Leire Urbeltz, Ana Galvañ), genero ikuspegitik edukiak lantzen dituztenak (Andrea Ganuza, Irati FG) diseinutik eratorriak (Javier Ramos, Adriá Llahí), prentsatik (Jota Jota Aos) eta balore gazteak (Goizane Herrera). Argitalpenean hainbat artistaren laguntza puntualak agertuko dira, hala nola Flavita Banana, Calpurnio edo Monteys. Zart! bederatzigarren arteari omenaldia da.

Amaia Molinet: “Es posible que la tierra quisiera ser como antes de que existierabeste proiektu batzuekin paraleloan, artistak 2015etik gaur egun arte modu intermitentean garatutako lan ildo bat itxi nahi duen argitalpena da. Gure planetan bizitzeko moduen eragin sinbolikoa neurtzeko egonezinetik abiatuta sortzen den proiektuan, elkarrengandik urrun dauden bi kokalekuren lurrazalaren gainean, Sahara eta Islandia, bi ekintza egitea planteatzen da. Mendebaldeko Sahararen lurraldea 2750km baino gehiagoko horma baten bidez banatuta eta markatuta  dago duela berrogei urte baino gehiagotik konpondu gabeko gatazka geopolitiko baten ondorioz. Islandia, berriz, planetako bi plaka tektoniko handienen artean dagoen faila handi batean dago, mendebaldeko gure imaginarioko herrialde boteretsuenen arteko muga natural gisa: Europa eta Ipar Amerika.

Carlos Irijalba: “Endotic” lanak ingeleraz jasoko du egilearen azken sei urteetako lana. Bere lan prozesuan ohikoa da bi proiektu edo gehiago batera eramatea, batzuk aurrera doaz, beste batzuk izoztu egiten dira eta noizbehinka erakusketa batean amaitzen edo kristalizatzen dira beste batzuk. Argitalpena bukatutako obran erraz erakusten ez den denbora-lerroa adieraziko du, hori dela eta, behin betiko proiektuan amaitzen ez diren baina norabide berriak irekitzen dituzten ideia edo lan adarrak azpimarratuko dira.