Izenburua
Fuegos de alto grado
Egilea
Sara García
Data
2022/04/30
Ordua
12:00 - San Andres Errota, Atarrabia
Sarrera
Izena emanda

Sintonizatzeko, zentzumenak irekitzeko eta arreta jartzeko gonbita, gure gorputz sentikorrekin inguratzen gaituen arruntaren arroztasunera hurbiltzeko. Hasteko, paseo labur bat egingo dugu, eta, ondoren, Arga ibaiaren inguruan bildutako edo landatutako elikagai batzuk partekatuko ditugu San Andreseko Errotan, Atarrabian.

Azken hilabeteetan Sara Garcia gure inguruan bildutako buztinarekin egindako ontziak ekoizten aritu da, eta bertako zereal eta lekaleen hartzidura luzeko hainbat prozesu jarri ditu martxan, baita flora jangarria eta bildutako elikagaiak ere. Prozesu horiek gure artean eta beste gizaki batzuekin esperientzia sentsorial aktibo eta parte-hartzailea proposatzeko desiotik sortzen dira, jan, irentsi eta elkar digeritzeko topaketetan elkar asimilatzeko eta, agian, elkar ulertzeko.

Fuegos de alto grado Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Idensitatek Who Cares? programa europarraren esparruan egindako Immunidad-Komunitatea Zeharkako Estetikak deialdian hautatutako proiektua da. Arga ibaiaren inguruko florako mikroorganismoen laguntza eta lankidetzarekin egin da, hala nola bakterio azido laktikoak edo azido azetikoko bakterioak, Aspergillus Oryzae lizunarekin, Bacillus Subtilis bakterioekin eta Rhyzopus Oligosporus onddoarekin; era berean, Landare kontsumitzaile elkartea, Terrabiotako taldea, Iruñerriko Mankomunitatea, Salinas de Oroko gatz produktoreak. Posible izan da Karmele Oteros Echeverria, Iñigo Gómez Eguíluz eta Nerea de Diego Huarteko Arte Garaikideko Zentroko lantaldeari esker, baita Cerezales Antonino eta Cinia Fundazioaren eta Leongo Diputazioaren laguntzari esker ere.

 

Fuegos de alto grado “Zeharkako Estetikak/Inmunitatea – Komunitatea” izeneko deialdian hautatu zen Who Cares? programa europarraren barruan. Programa horren helburua immunitate/komunitate terminoen artean sortzen diren tentsio, paradoxa edo konexioak aztertzea da. Horiek, aldi berean, ibaiarekin edo haren hiri-konfigurazioarekin harremana daukate, Arga ibaiaren ibilbidean oinarrituta: Uharte, Burrata eta Atarrabian Zeharkako Estetikak Idensitat eta Uharte Zentroak batera bultzatutako ikerketa eta esperimentazio proiektu bat da. Aurreko edizioetan gai hauek jorratu dira:


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.