Artafarandula

Artafarandula kolektiboa Tafallan jaio zen, Cidiacos ibaiak lokatzarekin trastelekuetako oroitzapen eta artxibo pertsonal guztiak eraman aurretik, eta mundua kolapsatu zenean garatu zuen bere jarduera lehen aldiz. 

Denbora-esparru horren aurretik, bitartean eta ondoren, taldearen lana zonaldeko artista, sortzaile eta kultura-eragileen mapeo bat sortzea izan zen, eta hala, bigarren prozesu batekin jarri zituzten harremanetan, zeinetan pertsianak jaitsi zituzten saltoki hutsen bilaketari ekin zioten. 

Euren lanak eta prozesuak ikustaraziz, sortzaileentzako laguntza-plataforma izatean datza. Aitzinean biziak izan ziren espaziotara begirada bueltatuz, identitateak, bazterretatik datozen sorkuntza sareak, espazioak eta sinergiak ehuntzeko beste modu batzuk ezagutaraziz; 

Txikia eta landatarra dena balioestea, espazioen eta baliabideen berrerabiltzea sustatuz, elkarrizketa eta lankidetzari ekinez. Horretarako ezarritako zirkuitu tradizionaletik ez datozen artea eta sorkuntzak ikusaraziz, horiei merezi duten balioa emanez, kalitatezko eskaintza kultural alternatiboa sortuz eta parte-hartzea gizartera hedatuz.

Herriaren identitatea izatea eta sortzea. 

Horretarako, Artafarandulak Abierto sortu zuen, hainbat ekintza, jaialdi eta bere jardueraren garapenari ematen dion izena. 

Aukera zabala da, eta inoiz ez da zerrenda itxia izango. 

Zeinetan landa eremuan lan prozesu eraginkorrak garatzen dituzten sinergiak sortzeko. Horiek, adierazpen artistikoen bitartez, arrastoak utziko dituzten espazioetan eta pertsonengan.