Izenburua
Norberaren gorputza eta gorputz kolektiboa
Egilea
Amalia Fernández
Data
2021eko azaroaren 22tik 25era.
Ordua
15:30etik, 19:30era.
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021eko urriaren 29tik, azaroaren 18ra bitartean
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Laborategi honek tresna fisiko batzuk proposatzen ditu (gorputzaren bidez) esperientzia moduan zenbait gairekin erlazionatu ahal izateko, esaterako, denbora, espazioa, koreografia edo beste edozein konposizio-modu, interpretearen arreta (edo, hobeto esanda, arreta hori praktika bakoitzean egon daitekeen/egon behar duen leku zehatza) eta gorputz izateari lotutako nortasun indibiduala eraikitzea (gorputz baten bidez bizitzea eta esperimentatzea). Edukia hainbat norabidetan garatzen da, baina nolabait, laborategiak gai hauek harremanetan eta elkarrizketan jartzen ditu. Gai horiei buruz hausnartu izan dut, esperimenatu dut eta azken urteotako piezak sortu ditut. Horiek dira, halaber, ematen ditudan ikastaro eta tailerretan, erabilgarriak eta adierazgarriak sentitzen ditudalako, partekatzen ditudan tresnak.

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUA

2021eko azaroaren 22tik 25era. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Orrialde honetako formularioa beteta urriaren 29tik, azaroaren 18ra bitartean edo lekuak bete arte. 20 euro.

IRAKASLEA

Amalia Fernández (1970) Granadan jaio nintzen, baina Madrilen bizi naiz duela 30 urte. Hasieran dantza klasikoan trebatu nintzen, eta gero dantza garaikidean koreografo desberdinekin (Ana Buitrago, Olga Mesa, Monica Valenciano, etab.). Nire ibilbide profesionala interpretaziotik joan da (CIAko kide gisa. “El Bailadero-Monica Valenciano”, 10 urtez) 2005etik aurrera modu independentean sortzen hasi arte. Fase honetan, bakarkako piezak sortu ditut (Matrioshka, Kratimosha, En Construcción 1, En Construccion 2, El resistente y delicado hilo musical, Expografía y Monstruos Musicales) eta elkarlanean (“Shichimi Togarashi” eta “Entre tu y yo” Juan Domínguezekin, “Perrita China”, Nilo Gallego, etab.). Nire lanaren beste zati garrantzitsu bat testuinguru akademiko eta akademikoetatik kanpoko irakaskuntzarekin lotuta dago, erakunde publiko edo pribatuen laguntzarekin, arte eszenikoetako profesionalentzat zein zaleentzat. Ildo horretan, proiektu garrantzitsuenetako bat “Gorputz bat izatea edo ez izatea” izan da, Santiago Alba Rico filosofoarekin elkarlanean, eta MPECV eta Reina Sofia museoaren laguntzarekin. Hainbat aldiz aritu naiz irakasle MPECVn, baita Bartzelonako Institut del Teatre-ko CA2M eta beste hainbat irakaskuntza-proiekturekin ere. Abesbatza batean abestu dut 2004tik, eta horrek eragin handia izan du nire azken urteetako piezetan. Iyengar yoga irakaslea ere banaiz, eta duela 25 urtetik yogarekin dudan harreman honek praktika artistikoez eta horien transmisio-metodologiaz dudan ikuspegia kutsatu du. Asko interesatzen zaizkit ikasteko eta sortzeko prozesu kolektiboak.


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.