Izenburua
Loreen historia politikoa: ahozkoa
Irakaslea
Jeleton
Data
2021/10/25 >> 2021/10/28
Ordua
15:30 - 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021eko urriak 20
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

“Loreen historia politikoa: ahozkoa” idazkeraren antzera funtzionatzen du, baina desberdintasun batekin: berrasmatze eta inprobisazio marjina zabalagoa da. Irakurtzean, historia zahar batean, hitzak, zentzua alda daitezke historia horretan dagoen egia gordez. Gure marrazkiek eta irudiek ere istorio asko adierazten, gogoratzen edo gordetzen dituzte ezkutuan. Ipuin entretenigarriak, hezitzaileak, esperientzia-igorleak, polinizatzaileak, hibridatzaileak. Ez bakarrik hitza, baita hura jariatzen duen gorputza ere, baita mundua entzuten duen eta beste maila batean besarkatzen duen zirkulua ere: egoera, bahiketa eta narrazio bat entzutearen plazera. Arte erraza bezain konplexua.

 

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUA

2021eko urriaren 25etik 28ra. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Urriaren 20a baino lehen, orrialde honetako formularioa beteta. 20 euro.

IRAKASLEAK

Jeleton 1999an Jesus Arpal Moya edo Jesus Jeleton eta María de los Ángeles Alcantara edo Gelen Jeletonek sortutako lan talde bat da, errepertorio ikonografiko, literario eta musikaletan jarduteko eta osatu diren errepertorio artistikoei modu kritikoan heltzeko. Emaitzak espazioan, denboran eta banaketa-kanaletan sakabanatzeko, aurkezpen-testuinguruaren bidez desaktibazioari aurre eginez. Marrazkia gorputzaren beraren dardarak pasatutako irudi gisa praktikatzen dugu, ahotsa gorputzetik pasatzean dardara egiten duen hitz gisa. Keinua, esan gabe esandakoa bezala, eta arautik ateratzen da. Duela gutxi ikusi ahal izan dira banakako erakusketa hauek:  “Loreburu, lorebegi. Loreen Historia Politikoa “, Bilbo (2021) eta “El problema con las flores “, Centro Párraga, Murtzia (2019) eta erakusketa kolektibo hauek: “Festa pagana” , Miguel Hernández Unibertsitatea, Elx (2020); “Todo esto es una posibilidad “, Centro de Carme, València (2018),” Cale, cale, cale, Caale!!” Tabakaleran Donostia (2017)(Flores, Bilbo, 2017). Indibiduala ere “Historia política de las flores: Floritura” La Taller, Bilbo (2017); kolektiboak “Nuestros deseos son una revolución”, CentroCentro, Madrid (2017); Las jornadas Degeneradak, Bilbo (2017); La X Bienal Centroamericana, San José de Costa Rica (2016); lantegi eta erakusketa kolektiboan- Bartzelonako Ladyfesten (2016); Nave Bostik, Bartzelona, (2016); “Historia política de las flores: Floripondio”  Halfhouse, Bartzelona(2016) “MACBA és mort” MACBA ko egointzako performancean, Bartzelona(2016); erakusketa kolektiboa “Canibalia” Kadist Art Foundation, Parisen (2015); “El contrato” Bulegoa z/b -Alhondigako erakusketen eta irakurketa-taldeen programan, Bilbo (2014) eta musika arraroen festibala den ZarataFest, Bilbo (2013), besteak, beste.

 


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.