Izenburua
Cuando tu materia deviene desborde. II. fasea
Egilea
Francisco Navarrete Sitja
Data
2018/01/29 - 2018/02/04

Cuando tu materia deviene desborde” Francisco Navarrete Sitjak, Idensitatek eta Uharte Zentroak sustatutako Zeharkako estetikak | Ekosistema periferikoak egoitzan garatutako proiektu bat da.

Proiektuak, Arga eta Ultzama ibaien askotariko interpretazioen elkarrizketa bat aktibatzea proposatzen du, «gainezka egin» fenomeno fiskoaren eta nozioaren beraren berrikuspen afektibotik abiatuz, naturaren beste denborazkotasun bat ikuskatzea, inguruaren indar materialen elkarrekiko konposizioen aktibazioa, eta Uharte, Burlata eta Atarrabiako herrietan uraren indarrak zeharkatutako imajinario sozialen eta bizitza esperientzien berrikuspena.

Egoitza 2017ko iraila eta urrian garatu zen aipatutako hiru herrietan. Orain, proiektuaren itxierarako lantegi ziklo bat eta aurkezpen jardunaldi bat proposatzen ditu bertako eskola eta lantegien inplikazioarekin era inguruko artistekin. Emaitza, otsailaren 3an, eguerdiko 12:00etan Atarrabiako bolan aurkeztuko da eta otsailaren 4an ere ikusgai egongo da.

Ekimenak eta inplikatutako alderdiak:

1.- Burlatako“Hilaron Eslava”, Uharteko “Virgen Blanca” eta Atarrabiako “Lorenzo Goikoa” ikastetxeetan lantegi artistikoak.

2.- Uharteko kultur etxeko “Pintura eta marrazketa udal lantegiko” kideekin, Burlatako “Pintura, marrazketa eta grabatu lantegiko” kideekin eta “Zubiarte grabatu lantegiko” kideekin elkarlanean, lantegiak .

3.- Aurkezpen publikoa, otsailaren 3 eta 4an , Atarrabiako bolan. Ekimen honen irekiera, otsailaren 3an izango da eguerdiko12:00etan.

Proiektu hau hainbat instituziok lagundua izan da, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak, Atarrabia Sosteniblek eta Iruñerriako Mankomunitateak eta norbanako laguntzaileen artean Franco Castignani idazlea eta Ángela Moreno, Belén Pomes eta María Jóse Sánchez artistak daude.

Francisco Navarrete Sitjaren egoitza itxierako kartela