IES DBH Agoitz,  

2. DBH

Laburpena: “Klaustrofilia” erakusketatik abiatuko gara gure ingurura begiratzeko. Zer harreman dugu naturarekin?

“Gizarte industrialen baitan, eskala planetarioko teknoesfera batek munduarekin ditugun harremanak moteltzen ditu eta bere jabe sentitzera bultzatzen gaituen ameskeria bat sortzen du.” Uholdeak 2020-2021

Zer eraikuntza ezagutzen ditugu natura “kontrolatzeko” balio digutenak?

Itoizko urtegiari buruz ikertzen eta hausnartzen dugu. Zingiraren hondoa irudikatzen dugu. Zer dago uraren azpian? Nola zeharkatu dezakegu?

Gure irudimenetik abiatuta birsortzen dugu, zuzeneko animazio-tekniken bidez.