Izenburua
Uharte Zentroko laborategietan ekoizpen proiektuak garatzeko laguntza deialdia
Data
2020
Epea
25/06/2020
Norentzat
Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendua.
Uharte Zentroak bigarren laguntza deialdia irekitzen du bertako ekoizpen laborategietan (Printlaba, audiolaba, bideolaba eta gorputz laborategia) proiektu artistikoak garatzeko ekoizpena laguntzeko. Proiektuak, azken fasean egon beharko dute eta gutxienez gertuko espazio batean aurkezteko konpromisoa izan behar dute. Uharte Zentroak bere instalazioetan garatuko diren proiektuak ekoizteko materialak lortzeko laguntza erraztuko du.

Urtean hiru deialdi irekiko dira, bakoitza 3000 eurokoa.

NORI ZUZENDUA DAGO

Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendua.

ZER ESKAINTZEN DA

– Proiektu artistikoak garatzeko materialetarako gehienez 1000 euro.

– Uharte Zentroan lan egiteko lekua, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.

– Zentroko talderen laguntza proiektua garatzeko.

DATAK

1º deialdia:

Itxiera: 2020ko martxoaren 26a.

Proiektua 2020ko abuztuaren 31a baino lehen ekoiztu behar da.

2º deialdia:

Itxiera: 2020ko ekainaren 25a.

Proiektua 2020ko azaroaren 30a baino lehen ekoiztu behar da.

Hautapenaren berri deialdia itxi eta gehienez ere hilabetera emanen da.

FINANTZATU DAITEZKEEN GASTUAK

Uharte Zentroko laborategietan proiektuak egiteko materialak.

Aurrekontuaren% 50 arte Uharteko Zentroko ekoizpen laborategietan zuzenean produzitzen ez diren materialak izan daitezke, baina proiektua osatzeko beharrezkoak direnak izan behar dira.

Ez dira sartzen ordainsariak, ekipamendu ez-suntsikorra, dietak eta joan-etorriak.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroko langileek hautatuko dituzte.

– Proiektuaren kalitate artistikoa.

– Proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez.

– Baliabide ekonomikoen eta egutegiaren bideragarritasuna.

– Pertsonaren edo pertsonen esperientzia/kualifikazioa.

– Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua Uharte Zentroko Aldi baterako egonaldietan garatzen egotea, eta hauek behar bezala aprobetxatu izana.

– Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua hurbileko gune batean erakusteko konpromisoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar de eta bertan Pdf dokumentu bakarrean  (izena_abizena.pdf, 5 mb gehienez), zera erantsi:

– Proiektuaren laburpena.

– Proiektua (gehienez 2 orrialde). Ekoizpen fasean egon beharko du eta ahalik eta zehatzen adierazi beharko da ekoizpena nola gauzatuko den.

– Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak).

– Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia.

– Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (zergak barne).

– Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma.

– Hautazkoa: Tokiko esparruek proiektua erakusteko duten interesa edo konpromisoa bermatzen duen dokumentua.

Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.

Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik  gabe), ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroarekiko harremanetarako.

PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzea:

– Proiektua, Uharte Zentroko ekoizpen-laborategiak erabiliz gauzatzea.

– Uharte Zentroko teknikariarekin informazio-saio bat egitea, lehenago egin ez badu, araudia eta funtzionamendua azaltzeko.

– Proiektuari buruzko memoria bat aurkeztea proiektuaren amaieran.

– Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar editatzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela adierazi  beharko da lanean eta aldez aurretik Zentroko ordezkariei jakinarazi beharko da.

– Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak ez badira Uharteko Zentroak bere gain hartutakoak.

– Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak emandako beste laguntza batzuekin.

– Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.

Oinarriak 2020eko Uharte Zentroko laborategietan ekoizpen proiektuak garatzeko II laguntza deialdia

Kartela 2020eko Uharte Zentroko laborategietan ekoizpen proiektuak garatzeko II laguntza deialdia