Izenburua
Trans-Humus aurkezpena
Egilea
Irati Inoriza eta Natacha Sansoz
Data
2019/02/15
Ordua
18:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Aurkezpena otsailaren 15ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean Uharte Zentroko Habitación espazioan, aurretik, arratsaldeko 17:00ak inguruan, Natacha Sansozek, “Brodatu eta zopa esperimentalak” performance parte-hartzailera gonbidatzen gaitu, ahal bada, ezkontzetara joateko jantziekin, zopa prestatzeko gogoarekin, zopa egiteko osagai batekin eta labanarekin joan behar da.


Trans-Humusen inguruko ekimen gehiago:
  • “Brodatu eta zopa esperimentalak” performance parte-hartzailera, otsailaren 15ean, 17:00etan
  • Trans-Humus aurkezpen publikoa, otsailaren 15ean, 18:30ean info+
  • Akanpada, otsailaren 16an, 11:30ean, Info gehiago

Biografiak eta Trans-Humusen inguruko informazio osagarria hemen

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era