Izenburua
TOPATEGIA | AGENTE ARTISTIKOEN MAPEOA
Egilea
Mia Coll / Iratxe Esteve / Carles Serra / Kim Buñuel / Maider Lizoain

Abian da Topategia, Nafarroako kultur eragileen mapeoarekin jarraitzeko aurtengo proposamena, sare artistikoaren erregistro prozesu bat, non izena eman behar den webguneko formulario bat betez: www.centrohuarte.es/mapeo

Agente artistikoak etiketen bidez lotzen dituen bilatzaile bat da, etiketak, agenteen lanak eta interesak identifikatzeko erabiltzen diren kontzeptuak dira. Bilaketa-irizpideek Nafarroako arte-panoramaren aniztasuna biltzen eta islatzen dituen hainbat bilaketa aukera eskaintzen dituzte.

Agente artistikoa bazara eta Nafarroan bizi edo jaio bazara, Topategian parte har dezakezu, hemen erregistratuta: https://centrohuarte.es/mapeo/register.html. Era berean, Mapeoren aurreko edizioetan izena eman zuten agenteek esteka berean eguneratu dezakete haien profila.

@Topategia Instagram profilean, erregistroa egiteko edo zure profila eguneratzeko eta agente artistikoekin lankidetzan aritzeko bideoak aurkituko dituzu.

Erregistroarekin arazorik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, topategia@centrohuarte.es helbide elektronikora jo dezakezu.

Aniztasuna bilatu, 

aniztasuna gehitu