Izenburua
Soinu aztarna
Egilea
Zarys Falcón
Data
2019/01/19
Ordua
11:15 - 14:15
Sarrera
Izena emanda
Epea
Urtarrilak 14

“Gorputz laborategia” hiru hilabetean behin egiten den, eta gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten inguruko lantegi bat diseinatzeko. Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…

 

SOINU AZTARNA
Bidean aurrera egiten dudan heinean, aztarna, gihar eta soinu bihurtzen da.
Lantegia, ahots adierazpen eta soinu memorien arteko jolas bat da.
Beste kultura batzuetako kantuak aztertuko ditugu, hauek, gure kantua jasotzeko ispilutarako balioko digute eta gure ahotsaren inguruko galderak erantzuten edo planteatzen lagunduko digu.
Nolako soinua du? Nire zein gorputz-atalekin dago konektatuago?
Nolakoa da bere kolorea, bere testura, bere erritmoa? Zein oroitzapenek askatzen dute?

 

NORI ZUZENDUA:
Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago dituzten pertsonek heldu batekin etorri beharko dute).

DATA ETA ORDUA
Urtarrilak 19, larunbara. 11:15etik, 14:15era

 

IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 5 €
Lantegian parte-hartzeko izena eman behar de formularioa beteta: https://www.centrohuarte.es/lc-gl
Gehienez 15 lagun.

 

ZARIS FALCÓN
Ahots Performerra, abeslaria, kantaria, konposatzailea, jatorri kolonbiarreko arte eszenikoen maistra.
Ahots ikasketak, Antioquiako Unibertsitatean hasten ditu lirika abeslari gisa, aurrerago bere interpretazio maila zabaldu egingo da, kantu folklorikoen tekniken ikasketekin, esplorazioarekin eta ahotsa zabalduaren teknikarekin. Bere interpretazioak operan, musikaletan, kontzertuetan, performancean, zirkoan eta antzerkian egin ditu. Bere lana nazioartean ezagutaraztea ahalbidetu diote jaso dituen hainbat sarik, horien artean aipagarrienak dira:
Kolonbia-Frantzia Centre Pompidou (Frantzia) Beka
Goethe Institut-Experimenta Sur Mapa Teatro (Kolonbia- Alemania) Beka
British Council (Ingalaterra) Beka
Kolonbiako kultura ministerioaren beka (Egoitza artistiko a Jamaikan)

Kartela Soinu aztarna – Gorputz Laborategia

Dosierra: Soinu aztarna – Gorputz Laborategia