Izenburua
Ob Skena | ¿Cómo coreografiar un texto colectivamente?
Egilea
Romina Casile
Data
2019ko iraila-urria

Ob SKENA 2019 egoitzaren baitan, Romina Casilek ¿Cómo coreografiar un texto colectivamente? izeneko proiektua garatzen ari da. Bertan, performerrei eta/edo bere sorkuntza-prozesuan parte hartu nahi duen edonori lankidetzan aritzeko deia egiten dio.

El texto en escena: ¿De qué manera se puede manifestar un texto en el cuerpo? proiekatuaren etapa honetan, testuei gorputza eta ahotsa emateko hainbat aukera esploratzeko ikerketa dut helburu. Ahotsaren erabilera funtsezkoa izango da bere soinu esperimentazioan, musikalean, guturalean; gorputzetik pentsatzea; hitzetik egitean, soinuan, gorputzean, espazioan, objektuetan. Irakurtzea, errezitatzea, adimenarekin tximistak egitea.

Nire lan egiteko modua elkarlanerako/afektiborako konfigurazio bat da, eta, horren bidez, sormen-eremuak bultzatu nahi dira, non bakoitzaren poetika agertuko den eta bestearekin erresonantzian hedatzen den. Horrela, saiakuntzak forma dialogikoak dira, eta esperimentaziotik abiatuta, jakintzak sortzen ditugug amankomunean.

Ahotsa erabiltzen eta gorputzak espazioan erabiltzen esperientzia izatea baliozkoa zait.

Elkarbanatzean eta esperimentazioan interesa duten pertsonak bilatzen ditut.

Partaidetzak konpentsazio ekonomikoa du.

Gutxi gorabeherako datak:

  • Interesatuekin topaketa irailaren 16tik 21era.
  • Entseguak/topaketak irailaren 23tik urriaren 28ra, astean bitan edo hirutan, parte-hartzaileen aukeren arabera.
  • Proiektuaren aurkezpena hilaren amaieran.

Harremanetarako:

romi_casile@hotmail.com

www.rominacasile.com