Egilea
JOSÉ OTERO / KAMEN NEDEV
Data
2017ko irailak 8, 9 eta 10
Norentzat
Gai honi buruz interesa duen pertsonentzat

 

JOSÉ OTERO / KAMEN NEDEV

Laborategi honetan, ikerketa tresna gisa, espazio publikoko eguneroko bizien mugimenduei heltzea proposatzen dugu.  Espazio hiritar eta periferikoetan eguneroko esperientzien erritmo aldaketak eta areagotzeak miatzeko abiapuntu izango da.

Behaketa eta analisi ariketak planteatuko ditugu entzuketa praktikarako, esperimentatzeko, gure esperientzia eta mugimenduen bideoa, argazkia, soinu erregistroa eta narratiba erabiliko ditugu, ondoren, ohiko denborak eta espazioak aldatuko dituzten norbanako ekintzekin eta ekintza kolektiboekin.

Gure bizitzako elementu berehalakoenen asaldaketa, emantzipazio potentzial handiena duen lekua izan daitekeenaren ideian oinarritzen gara. Honen bestez, hiriko gure errutinaren ohiko ekintzetatik abiatuko gara: gure lanerako bidea edo paseo bat. Uste osoa dugu mugimenduaz hitz egitea ez dela mugitzearen berdina. Horregatik, ez gara diskurtso teorikotik gorputzerantz joango, gorputzetik abiatuko gara gure  ohikoa asaldatzeko praktika eta diskurtsoa artikulatzeko.

Praktikak gure eguneroko errutinen eta mugimenduen inguruan hausnartzen lagunduko digu eta honela, gure ohikotasunen asaldaketaren inguruko teoriak sortzen lagunduko digu.

 

Laborategiaren egitaraua
Ostirala
Lantegiaren inguruko hitzaurrea. Hautematea. Kanpoko paisaia. Inguruaren soinu eta ikus-behaketa ernea egiteko teknikak (hasiera).

Larunbata
Hautematea. Kanpo paisaia. Inguruaren soinu eta ikus- behaketa ernea egiteko teknikak (jarraipena).
Lanketa. Barne paisaia. Gure behaketa modua behatu.
Bateratze lana. Norberak ikusi eta entzun duguna konparatu.
Gure behaketaren hezurmamitzea irudian, mugimendu dun irudian, soinuan eta idazketan.

Igandea
Ekintza. Kanpo paisaiaren transformazio eta handitze ekintzaren gauzatzea.
Hasierako kanpo paisaiaren pertzepzioa zabaltzeko ekintzen inguruko hausnarketa.

Gutxienez 8 lagun, gehienez, 18.

Egitarau osoa ikusteko:  www.mapamundistas.com