Izenburua
Participatory cinema: Assembly over algorithm
Egilea
RICK PRELINGER.
Data
martxoaren 11tik, 15era
Ordua
9:30etik, 17:00etara
Sarrera
Izen emate kuota: 15 €
Epea
Otsailak 25
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Lekuko artxibo filmikoetatik abiatuz, modu kolektiboan luzemetraia dokumental bat garatzea planteatzen da. Horretarako, Rick Prelingerrek garatutako  “intervenciones historicas”-en gisako kasuak aztertuko dira, Lost Landscape-ak, momentu intimoen nahasketa bat, auzoetako oroitzapenak eta hainbat zinegile berrik egindako zine perspektibak, hauekin, hiriaren sinfonia bat eratuko da eta soinu banda zuzenean egin du audientziak berak.

OHARRAK:

  • Ordutegia. astelehenetik, ostiralera 9:30etik,17:00etara (bazkaltzeko 13:00etatik, 15:00etara geldituko da)
  • Ikastaroa ingelesez izango da
  • Ezinbestekoa da ordenagailua izatea. Ez badaukazu edo erabilgarri ez baduzu, izen-ematean adierazi eta utziko dizugu bat.

 

RICK PRELINGERREN INGURUAN

Rick Prelinger aktibista, zinegilea, Californiako unibertsitateko irakaslea eta Prelingelen Artxiboen (izaera publikoa duten ikus-entzunezko pieza sorta) sortzailea da. 1985 urteaz gero, artxiboaren metrajean figura esanguratsua izan da, egun, bere sorta mundu osoan errepresentzen du Getty Images-ek.  Internet Archive-ren zuzendaritza nagusiko kidea da eta Megan Prelingerrekin batera, Prelinger Library-ren sortzailea da, San Franziskoko erdigunean kokatua dagoen jabetzearen aldeko ikerketa liburutegi pribatu bat.

Lantegi hau Punto de Vista Festibalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatu da.

Lost Landscapes Pamplona dokumentala hemen ikus daiteke.