Izenburua
PAISAIA BIRPENTSATZEN
Egilea
Enter This / Orekari Estudio / Itsaso Jiménez
Data
2017/06/30
Ordua
17:30an
Sarrera
Librea

ENTER THIS / OREKARI ESTUDIO / ITSASO JIMÉNEZ IRIBARREN

Uharteko San Joan plazan.

Berlingo Enter This kolektiboak eta Iruñeko Orekari estudioak “Paisaia birpensatzen” Itsaso Jimenez Iribarrenek zuzenduriko irudien tailer esperimentala aurkezten dute.

Paisaia magikoa denetik edo ekoiztu daitekeenetik begiratzeko gonbidapen bat da. Paperetik lan egingo dugu, floraren irudiekin, kartoiarekin, hariekin, plastikoekin eta beste hainbat materialekin collageak sortuko ditugu. Parte hartu imajinario botaniko erraldoi baten sorkuntzan!

Publiko guztiarentzat irekita dagoen tailer bat da, helduentzat eta haurrentzat.

Uharte Zentroan Egoitza bat egiten ari den Itsaso Jimenez artista bisualaren prozesu sortzailera gerturatze bat da. “The spring awakening” proiektu artistikoa garatzen ari da artista, eta bertan identitatea, natura eta globalizazioan testuinguratutako paisaian, eta hiperkontsumoan ekoiztutako ondasunen eta irudien inguruan sortzen du bere diskurtsoa, ikuspuntu animista batetik eta euskal mitologiatik abiatuta.