#OndasIntangibles Intangiako Idoia San Matiasek eta Conchi Cagidek koordinatutako podcast-ak dira, Uharte Zentroko Audiolabean grabatu dira,  soinu edizioa Erik Cuiñak egin du eta musika  Crazyrena da (instrumentala), Soundcloud. Edizio grafikoa: Lady Moustache.

Oraingo honetan, ATARIAN plataformaren sortzaileetako batzuk elkarrizketatu ditugu, eta plataforma digitalen alderdi legalak, egiletza-eskubideen inguruko zailtasunak eta Interneteko argitalpen-sistema horiek arautzen dituzten beste araudi batzuk aztertu ditugu. Urko Peral, Aurkene Zaldua eta Sergio Elíak parte hartzen dute.