2021ean Ob Skena egoitzan egindako ikerketa-aldiko hausnarketak aurkezten dizkigute Mel Arranzek eta Peio Lekumberrik bideo honetan.

Mel Arranz, Fereka gordinak Gorputzak izendatzen ditugunean, teknologia digitalen gorpuztasuna ahazten dugu batzuetan. Horiek ere, noizbehinka, gure gorputzekin ferekatzen dira, konturatu gabe lagungarri edo mingarriak izatera iritsi arte. Soinu erregistro eta erreprodukzioan oinarritutako ikerketa honen bidez gorputzen arteko harremana zaintzen saiatu da artista.
Peio Lekunberri, Amor a lomos de un zorro Azken urtean, gizarte-harremanak urruntzearen mende egon dira, eta, kasu askotan, bakardadearen bizipenera makurtu dira. Isolamenduaren esperientziaren aurrean, periferiarekiko eta bigarren egoitzekiko interesak suspertzen hasia zen landa-lurraldeen indartzea piztu du. Konfinamenduan, hegazkinak zerutik desagertu ziren, eta aire garbiko eta wifi seinale gogoa zuen thoreaus tropela landa eremura joan zen naturarekin lotura zuen babesleku bukoliko baten bila. Testu baten inguruan artikulatuta, “Amor a lomos de un zorro” lanak erretiroa, loturak edo distantzia aztertzen ditu, testura natural eta garaikideekin nahasten den gorputz baten bidez: zura eta sateliteak, animalien ilajea eta whatsapp-eko poemak. Hizkuntza sinboliko batetik abiatuta, paisaiak eta gorputzak hurbiltasunari eta ingurune naturalari buruzko historia minimalista eraikitzen dute.