Izenburua
Neure irudikoz - A mi imagen

“Neure Irudikoz – A mi imagen” Skolae hezkidetza-proiektuaren, Uharte ikastetxearen eta Bitartean, artea eta hezkuntza kolektiboaren arteko lankidetza-esperientzia izan da. Lankidetza horren helburu nagusia irakasleei baliabide berri bat eskaintzea izan da, Skolae programaren berezko edukiak lantzen jarraitzeko, zeharkako begiradan sakonduz.

Baliabide berri hau dagoeneko existitzen den beste batez elikatzen da, Huarte Zentroak aspalditik garatzen duen TRESNAKA tresna bizia. Artista garaikideen sormen prozesuak balioan jartzen dituen webgunea, hezkuntza-komunitatearentzako baliabide bihurtuz.

“Neure Irudikoz” ekimenak irakasle parte-hartzaileak arte garaikidera hurbiltzea planteatu du, prozesu, gai eta metodologia gisa, hezkuntza artistikoko eta irakasleen prestakuntzako profesionalen eskutik. Bitartean taldearen zeregina irakasleei prestakuntza emateko prozesuari eta proiektu bakoitzaren banakako laguntzari forma ematea izan da.

Nafarroako 16 ikastetxeko 67 irakasleek parte hartu dute.