Izenburua
Nazioarteko egoitza Licenzako L’Aquila Reale-n 2024
Epea
Deialdiaren amaiera: 2024ko martxoaren 4an.

Uharte Zentroak ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du irailaren 9tik urriaren 13ra bitartean Licenzan, Italian, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.

 

L’Aquila Reale Centro d’Arte e Natura di Civitella di Licenza kolektibo artistikoa, kultura-elkartea eta kultura-zentro autogestionatua da, lurralde-sinergia sare zabal bat duena, eta Licenza herrian kokatua dago, Valle dell‘Anienen (Erroma, Italia). Ikerketa eta esperimentazio artistikora, elkartrukera, ikaskuntzara, hausnarketa kritikora eta tokiko praktika eta jakintzen hedapenera bideratuta dago, lurralde- bokazioan, inplikazio komunitarioan, espazio publikoaren birsorkuntzan eta artearen eta zientziaren lengoaien berregitean oinarritua.

Proiektuak belaunaldien arteko ekintza eta parte-hartzea indartzen du Aniene bailaran, gizarte-lankidetzako eta inplikazioko ekintza artistikoen bidez, tokiko komunitateen eta biodibertsitatearen eta mendiaren ekosistemaren ezagutzak, praktikak, memoriak, problematikak eta erronkak eta pentsamendu kritiko globalaren eta gaur egungoaren aniztasuna batzen dituzte. Bizitzaren ulermenean, pertzepzioan eta tratamenduan kontzentratzen dira, kalteberatasunaren, interdependentziaren eta ekomendekotasunaren bidez. Aldi berean, jatorri geografiko desberdinetako beste artista batzuk ere espazio horretan egongo dira, L‘Aquila Reale ikerketa artistikoko egoitzen nazioarteko programaren testuinguruan.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Gai horietan oinarritutako ekoizpen, sorkuntza edota ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein arlotako artistei bideratua. Egoitza hau Nafarroan bizi diren pertsonei zuzendua dago.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1.800 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari eta ekoizpen gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da eta beste erdia memoria aurkeztu ondoren.
  • Nafarroatik Licenzara lekualdaketa.
  • L‘Aquila Realen lanerako tokia, bertan dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • L‘Aquila Realeko taldearen laguntza proiektuaren garapenean.

 

DATAK

Deialdiaren amaiera: 2024ko martxoaren 4an.

Hautaketa deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteko epean jakinaraziko da. Egoitza-iraupena: 2024ko irailaren 9tik urriaren 13ra.

Memoriaren aurkezpena: 2024ko urriaren 28a.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitatea.
  • Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren proposamenari eta egoitza hartzen

    duen guneari dagokienez.

  • Proiektua egingarria izatea dauden baliabideak kontuan hartuta.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko Uharte Zentroaren web orriko formularioa bete behar da. Dokumentu bakarra erantsi behar da PDF formatuan (izena_abizena.pdf, 5Mb gehienez), honako hauek barne hartzen dituena:

  • Proiektuaren hasierako laburpena edo ideia (500 hitz gehienez).
  • Proiektuaren xede diren ikerketa-ildoak (orrialde bat gehienez).
  • Egoitzan garatu beharreko proposamena (bi orrialde gehienez).
  • Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko edota proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, loturak txertatu).
  • Kronograma edo lan-egutegia (orrialde bat gehienez).
  • Parte-hartzailearen biografia edo curriculuma.

     

*Garrantzitsua: eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak ez dira baloratuak izanen.

Zalantzak helbide elektroniko honetan argituko dira: coordinacion@centrohuarte.es eta gaian “L‘Aquila Reale Deialdia” adieraziko da. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak egiteko epea deialdia itxi baino bost egun lehenago amaituko da.

Oinarriak osorik hemen

Bases R. Internacional L'Aquila Reale Nazioarteko egoitzaren oinarriak_elebiz 2024