Egilea
IRATXE LOPEZ DE MUNIAIN
Data
2017/08/10
Epea
Abuztuaren 9a baino lehen
Norentzat
Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duen edozein pertsonari zuzendua. Gehienez 15 pertsona.

 

IRATXE LOPEZ DE MUNIAIN

 

Urpeko munduak, espazioko munduak, mikromunduak, ezinezko munduak… Zein pertsonaia bizi dira bertan? Nola bizi dira? Nola erlazionatzen dira?

Publiko guztientzako moduko tailer honetan, gure unibertso ilustratua sortuko dugu urrats desberdinetatik abiatuta.

Liluratuko gaituzten pertsonaia eta formak aurkitu ahal izateko teknika desberdinak erabiliko ditugu, collagea, margo lehorrak, ur margoak….

 

Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

Gehienez 15 pertsona.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2017ko abuztuaren 10ean 11:00etatik 14:00etara

 

IZEN EMATEA

Izen ematearen ordainsaria: 5 €

Izen emateko beharrezkoa da e-posta bat actividades@centrohuarte  helbidera bidaltzea abuztuaren 9a baino lehen. Bertan, izen abizenak, telefonoa eta kontakturako helbide elektroniko bat azaldu beharko dira.

Partaideen hautaketa izen emate ordenaren arabera egingo da, eta erantzun postan, ordainketa egiteko kontu zenbakia adieraziko da.

 

IRATXE LÓPEZ DE MUNIAINEN INGURUAN

 

Bartzelonan bizi den ilustratzaile nafarra da.

Arte ederrak eta ilustrazioa ikasi ondoren, estatuko eta nazioarteko editorial eta aldizkarietan argitaratu izan du. Bere lanak, 2013 lazarillo saria jaso zuen eta bolognako haur eta gazte liburuaren azokan aukeratua izan da 2015 eta 2016 urteetan.