Izenburua
Bitartekaritzako ikerketa egoitza
Epea
Maiatzaren 28ra arte

Uharte Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.

Deialdiak, partekatutako kultura-ekoizpen esperientzietan nola harremantzen garen ikertuko duten proiektuak erakarri eta hartu nahi ditu. Baita bertzeekin egiteko moduak ikertuko dituzten proiektuak ere, kultura bitartekaritza prozesu bezala ere ezagutzen den sortze garaikidetik.

Hautatutako proiektuak nafar lurraldearen barruan testuinguru zehatz batean kokatzea bilatzen da eta kokatuko den komunitaterako izanen den ikerketa-ekintza prozesu bat egiten lagunduko dien kolektibo edo agente zehatz bat proposatzea eskatuko zaie.

Egoitzetako bat bertakoa den pertsona edo kolektiboei zuzendua dago (Nafarroan jaio edo bizi direnak) eta bertzea estatu-mailako pertsona edo kolektiboei.

Egoitzak iraun bitartean, proiektua garatuko duten egoiliarren lana Uharte Zentroaren lan-ildoen garapen kontzeptual edota praktikoekin lotzea espero da.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Kultura bitartekaritzako praktikan interesa duten pertsona edo kolektiboei.

Egoitzetako bat bertakoa den pertsona edo kolektiboei zuzendua dago (Nafarroan jaio edo bizi direnak) eta bertzea estatu-mailakoa den pertsona edo kolektiboei.

Aukeratutako proiektuak, bertako eta kanpoko agenteak, elkarrekin, bertze artistekin eta bertako kultura-agenteekin biziko direnez, Uharte Zentroarekiko jarrera irekia eduki beharko dute errespetuzko, abegi onezko eta bizikidetasuna ahalbidetzen duen ingurune batean, harreman pertsonala eta profesionala edukiz.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2024ko maiatzak 28.
Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean eginen da. Egoitzaren iraupena 8 astekoa izatea aurreikusten da, 2024ko iraila eta azaroa artean.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • Egoiliar bakoitzarentzat 3.000€ (zerga eta atxikipenak barne) ordainsari eta dieta kontzeptu bezala.*
  • Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua eta joan-etorriko bidaia bere bizitokitik Iruñara.*
  • Uharte Zentroan lan egiteko tokia, erabilgarri dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.*
  • 500€ ekoizpen kontzeptu bezala.
  • Proiektuaren garapenean Zentroko lantaldearen segizioa, baita agente eta proiektu ezberdinak ezagutzeko laguntza ere, egoiliarrak ala nahi badu.

*Kolektiboen kasuan (hainbat pertsona haien artean forma juridikorik gabe), eskainitako zerbitzuak kolektiboak hautatutako pertsona bati emanen zaizkio edo kolektiboarekin adostutako moduan banatuko dira.

Oinarriak osorik hemen

Investigación Mediación bases_oinarriak