Izenburua
Egoitza artistikoa
Data
3 hilabete, 2020ko ekainaren 1a eta azaroaren 1aren artean.
Epea
Deialdiaren itxiera: apirilaren 30ean.
Norentzat
Artetik, soziologiatik, diseinutik, ingenieriatik, programaziotik, eta antzeko diziplinetatik eratorritako pertsona edo kolektiboei zuzendua dago deialdia, Nafarroako sektore artistikoari buruzko ikerketa prozesu batean murgildu nahi dutenei.

Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketaren mapeoari jarraipena eman diezaion.
Nafarroako eragile artistikoen mapeoa duela hiru urte hasi zen, beraz, dagoeneko badago garatutako proiektuaren zati bat. Laugarren edizio honetan, aurreko ikerketekin jarraituko duten eta kartografia ikusarazteko tresnaren diseinua azpimarratuko duten proposamenak bilatzen dira. Oro har, Mapeo hau Nafarroako ehun artistikoa erregistratzeko prozesu bat da, beste une batzuetan eta beste interes batzuetatik erabil daitezkeen tresnak edo estrategiak sortzen dituena. Orain arte, honako ekarpen hauek egin dira:
1. Geodesia. Lehenengo datuen bilketa bat eta bistaratze autogeneratibo bat: https://www.centrohuarte.es/geodesia-o-hacia-una-cartografia-del-contexto-artistico-en-navarra/
2. Kamal. Datuak biltzeko online tresna baten garapena artisten jatorrian oinarrituta: https://centrohuarte.es/mapeo/eu
3. Erraiak. Bilketa eremua zabaltzeko jakintza eta afektuen zirkulazioaren bidezko topaketen kartografia: https://www.instagram.com/erraiak__/
4. Uharte Zentroak datu bilketa egin du, aurretik jasotakoak osatuz.

Momentu honetan, datuak bistaratzeko dagoen tresna berrikusi behar da, haren eraginkortasuna hobetzeko.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Artetik, soziologiatik, diseinutik, ingenieriatik, programaziotik, eta antzeko diziplinetatik eratorritako pertsona edo kolektiboei zuzendua dago deialdia, Nafarroako sektore artistikoari buruzko ikerketa prozesu batean murgildu nahi dutenei.

 

ZER ESKAINTZEN DA

> 5.000€ ordainsari kontzeptu gisa (zerga eta atxikipenak barne).
> Lan egiteko lekua Uharte Zentroan, dauen baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
> Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.
Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago, haien arteko formalizazio eskatu gabe), aipatutako prestazioak kolektiboak izendatutako ordezkari bati esleituko zaizkio, edo kide guztien artean banatuko dira, balio baliokide osoarekin.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: apirilaren 30ean.
Proiektu hautatua deialdiaren itxieratik hilabete batera jakinaraziko da gehienez ere.
Egoitzaren iraupen aurreikusia: 3 hilabete, 2020ko ekainaren 1a eta azaroaren 1aren artean.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren interesa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomikoen eta egutegiaren aldetik.
  • Ikerketa zuzenduko duen pertsonaren edo duten pertsonen esperientzia-prestakuntza.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko Uharte Zentroko webguneko formulario bete behar da: https://www.centrohuarte.es/mapeoa/
PDF dokumentu bakarrean (Izena_abizena.pdf, gehienez 5mb) ondorengo informazioa gehitu behar da:

  • Motibazioa.
  • Diseinu-proposamenari buruzko aurretiazko ideiak.
  • Proiektua ulertzen lagundu dezaketen eta proposamenarekin zerikusia duten beste material batzuk (bideoak baldin badira estekak jarri).
  • Kronograma edo aurreikusitako lan-egutegia.
  • Parte-hartuko duten pertsonen biografia edo curriculuma.

Ez dira kontuan hartuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.

 

PARTE-HARTZE BALDINTZAK 

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, hurrengo oinarri eta konpromezuak onartzen dituzte:

  • Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
  • Aurkeztutako proiektua eta garapena egileena izango da. Hala ere, mapeo honen helburua Nafarroako komunitate artistikoaren ikerketarako lagungarria izatea da, beraz, publikoaren eskura jarriko da lizentzia librearen izendapenarekin balizko ikerketetan erabilgarri izan dadin. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan proiektuaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

Zalantzarik baduzue edo informazio osagarria behar baduzue idatzi: coordinacion@centrohuarte.es helbidera.

Oinarriak Mapeo Uharte Zentroa 2020

Kartela Mapeo Uharte Zentroa 2020