Izenburua
Punto de encuentro | Diziplina anitzeko lantegiak
Irakaslea
Daniel Franco Sánchez / Irene Guerrero / Laura Estrada / Virgilio González Briceño / Cristian Soto
Data
2020ko azaroak 7, 14 eta 21

Uharte Zentroko Postontzi irekia deialdiaren bigarren edizioaren baitan jaio da “Punto de encunetro” Graviola argitaletxearen iniziatiba da eta kontzientzia diziplina anitz bat sortu nahi du literatur sorkuntzaren inguruan, era berean, Nafarroako kultur eszenan elkarlanerako espazio berriak sortu nahi ditu.

Iruñean sortututako argitaletxe independentea den Graviolak, literatura eta honek beste kultur arlo batzuekin duen harremanaren inguruko lantegi ziklo bat aurkezten du. Idaze eta artista gonbidatuen eskutik, bertaratzen direnek, diziplina bakoitzaren atzean dagoen prozesu sortzailea ezagutzeko aukera izango dute, hortik, hizketaldi horiek materializatu dezaketen piezak sortuko direlarik. Graviolak, Uharte Zentroarekin bat egiten du, lekuko sare artistiko konektatu eta aktibo bat egonkortzeko asmoarekin.

“Punto de encuentro” hiru saiotan banatzen da, bakoitza literatura-genero batean zentratuta: ipuina, poesia eta elkarrizketaren teknika. Saio guztiek lengoaia desberdina izanen dute, hala nola grabatua, collagea eta antzerki interpretazioa. Letrak abiapuntu bihurtzen dira lan eta eduki berriei ekiteko eta sorkuntza artistikoaren eta literaturaren arteko bateratasunak argitara ateratzeko.

1. topaketa | azaroak 7: Técnica del diálogo e interpretación teatral: Daniel Franco Sánchez e Irene Guerrero
2. topaketa  | azaroak 14: Poesía y collage: Virgilio González Briceño y Laura Estrada
3. topaketa | azaroak 21: Micro cuento y grabado: Virgilio González Briceño y Cristian Soto

Tailerrak doakoak izanen dira, jende guztiarentzat irekiak, eta Ana Pagola gunean eginen dira (San Fermin kalea, 61). Hiru ekitaldiek edukiera mugatua izango dute, Covi-19ari aurrea hartzeko hartutako osasun neurriak kontuan hartuta. Izen ematea www.editorialgraviola.com webgunean. Argibideren bat nahi izanez gero, jarri harremanetan editorialgraviola@gmail.com helbidean.