Izenburua
MAKINAZ BRODATU
Irakaslea
Aizpea de Atxa
Data
2021eko Azaroak 30, abenduak 1, 2 eta 9
Ordua
15:30 - 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Azaroak 28

Ikastaro honen xedea, Zentroko brodatzeko makina (PFAFF Creative 3.0) erabiltzen jakiteko beharrezko ezagutzak lortzea da. Makinaren oinarrizko erabileraz gain, software espezifikoa eta beharrezko materialak erabiltzen irakatsiko da (artekak, hariak, ehunak…). Ezinbestekoa da fitxategi bektorialen gutxieneko ezagutza izatea. Brodatua ulertarazten lagunduko duten eta fitxategien lanketa erraztuko dituzten ariketak planteatuko dira.

 

ZEINI ZUZENDUA?

Artistak, ikasleak, sortzaileak edo brodatuan interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Azaroak 30 eta abenduak 1,2 eta 9

15:30 – 19:30

 

IZEN EMATEA

Webguneko formulario beteta.

Izen emate kuota: 20 €

 

BEHARREZKOAK

  • Fitxategi bektorialen gutxieneko ezagutza
  • Ikasle bakoitzak bere USB ekarri behar du
  • Gutxienez irudi bat, harekin lan egiteko.

 

Aizpea de Atxa Cancel

Iruña, 1998. Arte graduduna UPV/EHUn, Sorkuntza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa ikasten ari da Elias Querejeta Zine Eskolan (2021-22). Bitartean, akademia kanpoko ikastaro eta tailerretan parte hartuz osatzen ditu bere ikasketak.

Zinema_Ilegala-ren XI. edizioaren koordinatzailea da Akane Saraivarekin batera, Bulegoa Z/B-en.

 

Ehun-teknikak erabiltzen ditu interesekoak dituen eta ulertzen ez dituen irudienganako gerturapen ezberdinak gauzatu eta irudi beraren narratibotasun ezberdinak eragiteko. Teknikok gainera, xeheari erreparatzen laguntzen dio.

 

Kartela