Izenburua
Kaligrafia Trakeskerietan - Ilustrazio Laborategia
Irakaslea
Andrea Olaiz
Data
2019/01/02
Ordua
11:15 - 14:15
Sarrera
Izena emanda
Epea
BETE EGIN DA
Norentzat
Interesa duen orori zuzendua

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


Idazkera manuala guztiz alboratua izan da gure ohikotasunetik hainbat motatako teklatuengatik. Horrela desagerrarazi dizkigute zirrimarratuak, lerro okerrak, sartzen ez diren hitzak, geziak, izartxoak, boligrafo agortuak, alboetako zirriborroak…

Gaindi ditzagun elkarrekin konplexu kaligrafikoak eta geldi gaitezen ‘a’, ‘e’, ‘i’ren trazu lerromakurretan. Hauek itzuliko digute, globalizazioak eta teknologizazio eroak kendu ziguten bizitza humanista!

 

NORI ZUZENDUA:

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Otsailak 2, larunbata. 11:15etik, 14:15era

 

IZENA EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen, zure Spam karpeta

 

Andrea Olaitz

1993an Iruñean jaioa, Arte Ederrak eta Grabatua eta Estanpazio teknikak ikasi zituen Bartzelonan. Jaso dituen sari eta bekei esker Mallorcako Miró Fundazioa, Yerevaneko ACSL edo Uharte Zentroarekin lan egin ahal izan du.

 

Ilustrazio laborategiko kartela