Izenburua
IRUDIETAN MUGITU: Memoria / Irudia Gorputza / Presentzia Paisaia / Isiltasuna
Egilea
Estitxu Arroyo Sánchez
Data
Maiatzak 18
Ordua
11:15-14:15
Sarrera
Izena emanda

Bartzelonako La Calderan egindako Tristán Pérez Martínen argazkia.

“Gorputz laborategia” hiru hilabetean behin egiten den, eta gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten
inguruko lantegi bat diseinatzeko. Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…

Espazio hau gorputzen arteko topagunerako leku bat izango da. Irudi eta gorputz laborategia. Gorputz sentsibilitatearekin eta barne-entzutearekin konektatzen lagunduko diguten praktika errazak proposatuko ditugu.
Irudiek beraien potentzia osoa erakutsiko digute eta adieraziak izango dira. Memoriak eta paisaiak gorputzaren potentzialean sartuz argituko dira.

Ez da beharrezkoa aurrez inolako esperientziarik izatea.


Oraingo honetan prestatu den espazioa gorputzen arteko topagunea izango da. Irudi eta gorputz laborategia. Gorputz sentsibilitatearekin eta barne-entzutearekin konektatzen lagunduko diguten praktika errazak proposatuko ditugu. Bertan, irudiek potentzia guztia erakutsiko dute eta haragizkoak izango dira. Memoriak eta paisaiak gorputzeko potentzialera sartzean argituko dira.

NORI ZUZENDUA
Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago dituzten pertsonek heldu batekin etorri beharko dute).

DATA ETA ORDUA
Martxoak 18, larunbara. 11:15etik, 14:15era

IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 5 €
Lantegian parte-hartzeko izena eman behar de formularioa beteta.
Gehienez 15 lagun.

Estitxu Arroyo Sánchez, performerra, aktorea eta diziplina anitzeko eszena-sortzailea da. Bibliotekonomia eta dokumentazioa ikasi zituen Zaragozako Unibertsitatean. Estudio osoak ENT-n egin zituen eta Bartzelonako antzerkiinstitutuan, gorputz eta mugimenduko espezialitatean lizentziatu zen. Berlingo Universitat der Künste (Udk) delakoan ikasketak sakontzeko beka jaso zuen. Praktika eszenikoan eta ikusizko kulturan masterra egin zuen Alcalá de Henares-eko Unibertsitatean, Reina Sofia, La casa encendida eta Matadero museoarekin lankidetzan garatua da masterra. Aldi berean, yoga eta meditazio irakasle gisa formatzen da. 2012az gero, ikerketa eszenikoaren inguruan egiten ari den proiektua garatzen du, Cuerpo Documento (www.cuerpodocumento.org). Bere lana leku hauetan aurkeztu du, Baluarten, Gayarre-n, Zitadelako Labean eta Iruñean ospatzen den DNA festbalean, Barañaingo Auditorioan, Bilboko Guggenheimen, Bartzelonan Festival Grec-en, Antic Teatren, La Marinetan, Madrilen La Caldera eta Mataderon, Berlinen eta Polonian.

Gorputz Laborategia kartela. Estitxu Arroyo

Gorputz laborategia Estitxu Arroyo Sanchézekin