Izenburua
Irudia eta testua tentsioan
Egilea
Adam Kozinski
Data
2020/11/21
Ordua
11:15 - 14:15
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Publiko osoari eskainia

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


Testuak eta irudia gora beherak izan dituzte haien harremanean. Horregatik, lantegi honetan ea adiskidetu ditzakegun ikusiko dugu, eta elkartzen ditugunean ahalik eta txinparta gehien ateratzen saiatuko gara. Bi elementuen arteko erlazioari buruz hausnartuko dugu, garai honetan irudiek dena inbaditzen dute eta testua desagertu egiten dela dirudi.

Guztia ulertzeko, ikusizko poesiari, tipografiari edo komikiari erreparatuko diegu, eta ikusiko dugu zer erabilera eman diezaiekegun irudiari eta hitzari esanahi berriak lortzeko. Adam Kozinskiren sorkuntza-prozesuaren gako batzuk erakutsiko ditu egileak, hala nola erreferentziak bilatzea edo hasierako zirriborroak, eta, azkenik, hitzak edo kontzeptuak ilustratzen jolastuko gara, metafora, alegoria edo ironia erabiliz.

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Azaroak 11, 11:15etik, 14:15era

 

IZEN- EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen, zure spam karpeta