Izenburua
Grrrr!
Egilea
Alfredo Murillo
Data
2018/08/30
Ordua
11:00etatik - 14:00etara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2018/08/27
Norentzat
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

Orro amorratu bat da Alfredo Murillo, Cabeza de Artistak, eskaintzen duen lantegiaren izenburua, bertan, irudiaren balioaz eta sorkuntza testuinguruaz hausnartzea proposatzen digu 50×70 zentimetroko poster bat egitean.

Helburua “zeuk egin ezazu” ideia berreskuratzea da, oinarrizko bihozkada batetik abiatuz parte hartzaileak bere alderdi kritikoa ateratzeko erabili dezan lantegia, horretarako, lanari zalantzaz eta zinismoz heltzeko gonbita luzatzen digu artistak.

Errotulagailuak, tinta, guraizeak, itsaskia… pentsamendu tresna eta onartu gabeko errebeldia, hausnartu gabeko post-nerabezaro, desberdinaren aurrean askotan etsai ageri den inguruaren aurrerapen gisa.

 

NORI ZUZENDUA:

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Abuztuak 30, osteguna. 11:00etatik, 14:00etara

 

IZENA EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar de formulario hau beteta: https://www.centrohuarte.es/?form=ilustrazioa

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko.

 

ALFREDO MURILLOREN INGURUAN

Alfredo Murillo (Iruñea 1973) sortzailea, hezitzailea eta aktibista, erakusketa eta proiektu propioak eta kolektiboak egin izan ditu Castelló-n, Bilbon, Gasteizen, Bartzelonan, Iruñean… askotan Patxi Aldunate artistarekin elkarlanean eta askotan Artamugarriak kolektiboko kide gisa.

Aktibismoaren inguruan Naparteko eta Pasilloko kide izan da eta Nafarroako Arte Garaikidearen Plataformako sustatzaileetako bat.

Artista Gazteak eta Sorkuntza Laguntzak gisako sari eta bekak jaso izan ditu.

GRRRR! Ilustrazio laborategiko kartela