Izenburua
Antropologia eta zinemaren arteko topaketak
Egilea
Olatz González Abrisketa
Data
2018ko abenduak 26, 27 eta 28
Sarrera
Izena emanda. Gehienez 20 lagun

Jardunaldi hauetan, antropologia eta zinemaren arteko aliantzatik eratorritako tresna kontzeptualak eta metodologikoak aztertuko ditugu. Oharren koadernoa, kamera lasaia, trantze-zinema eta errealismo performatiboa, azterketa, eztabaida eta esperimentazio gai izango dira parte-hartzaileentzat, hauei, egiten ari diren lana eta aipatutako metodologien arteko konfrontazioa bilatzeko eskatuko zaie, menperatu ditzaten eta elkarrekin bere burua probatzeko.

Testuak eta pelikulak erabiliz, gonbidatuak ezarritako joko arauen bidez, partaideek zinema kontzeptu eta praktikak abian jarri beharko dituzte. Lehenengo egunean, norberak bere lanak aurkeztu beharko ditu eta ariketa praktiko bat planteatu, hurrengo bi egunetan, mintegi formatuan lan egingo dugu goizez eta lantegi formatuan arratsaldez.

 

Olatz González Abrisketa antropologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Bere argitalpen esanguratsuenen artean, Pelota Vasca: un ritual, una estética (2005) liburua eta argitalpen hauek daude: “Cuerpos desplazados: Género, deporte, y protagonismo cultural en la plaza vasca” (2013), AIBR, Iberoameriketako artikulu onena saria duena, “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016), Susana Carro-Ripaldarekin batera sinatua, edo “Basque Women on Court” (2018), emakume raketista profesionalen ingurukoa.

Ikus-entzunezkoen ekoizpenean ere aritu da, 2007an Jørgen Leth on Haiti bere lehenengo luzemetraia dokumentala egin zuen. Society for Visual Anthropology festibaleko laburmetraia onenaren saria Carmen lanarekin jaso zuen(2011), eta Danimarkako Jørgen Lethekin batera zuzendu zuen Pelota II (2015). 2010ean Bilboko Alhondigako inaugurazio erakusketan “Animal” (2010) instalazioa ikusgai izan zuen eta 2016an Donostiako San Telmo museoan komisarioa izan zen “Jokoak. Materia y desafío” lanarekin.

 

Datak eta orduak

Abenduak 26, 27 eta 28.

Abenduaren 26-an 16:30etik, 19:30era eta 27 eta 28-an 10:00etatik, 19:30era.

Izena ematea

Inskripzio kuota 15 eurokoa da. Uhartetik 50km edo gehiagora bizi diren partaideek 50 euroko balioa duen bidaia poltsa eskatzeko aukera dute, Parte hartzeko ezinbestekoa da Uharte Zentroko webguneko formulario betetzea abenduaren 15-a baino lehen.

Gehienez 20 parte-hartzaile.

Ikerketa Tresnak 2018 kartela