Izenburua
Etxean egina
Data
2020
Epea
2020/07/30
Norentzat
Etxetik ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein esparrutako artistei.

Uharte Zentroak bi hilabeteko 3 egoitza eskaintzen ditu etxetik egiten diren ikerketa edo ekoizpenetarako, gaia edozein dela ere.

Ezagutzen genuen gorputz-, gizarte-, ekonomia- eta lan-paradigma nabarmen aldatzen ari den une honetan, aukera eman nahi diegu, hainbat arrazoi direla medio, lantokia etxean izan behar dutenei, etxetik mugitu ezin direlako edo etxetik joan nahi ez dutelako.

Lanak edo azterlanak Uharte Zentroko laborategietan egiten ez badira ere, komunikazioa eta jarraipena telematikoki egingo dira. Behin egoitzak amaituta, egindako lanen aurkezpen publikoa egingo da, aurrez aurre edo on-line.

 

NORI ZUZENDUA

Etxetik ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein esparrutako artistei.

Egoitzak Nafarroan bizi diren pertsonei zuzenduta daude.

 

ZER ESKAINTZEN DA

– 1.300€ (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari gisa eta 700€ produkzioan egoiliar bakoitzarentzat.

– Uharte Zentroko taldeak proiektuaren garapenean laguntzea.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2020ko uztailak 30.

Hautapenaren berri deialdia itxi eta gehienez ere hilabetera emanen da.

Bi hilabete, egoitza 2020ko azaroa baino lehen bukatuko da.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

– Proiektuaren kalitatea.

– Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren proposamenari dagokionez.

– Proiektua egingarria izatea baliabide ekonomikoei eta egutegiari dagokienez.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko formulario bete behar da.

Dokumentu bakar batean erantsi behar da, pdf formatuan (izena_abizena.pdf, gehienez. 5mb) honako hauek jasotzen dituena:

  • Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia.
  • Egoitzan garatu beharreko proposamena.
  • Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak).
  • Kronograma edo gutxi gorabeherako lan-egutegia.
  • Produkziorako gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena.
  • Biografia edo curriculuma.

Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.

 

PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak berekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzen direla aitortzea:

  • Egoiliarrak bere proiektuari buruzko memoria aurkeztu beharko du egoitza amaitzean.
  • Bizileku-aldia amaitzean, Uharte Zentroaren programazioan elkarren arteko adostasunez sartzen diren jarduerak sor daitezke.
  • Egindako lana jendaurrean aurkeztea, Huarte zentroarekin batera erabakitzen den formatuan.
  • Egoitza obra edo argitalpen baten ekoizpenarekin lotuta badago, Uharte Zentroak kredituetan agertu beharko du, aldez aurretik jakinarazita.

Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.

 

Kartela Etxean egina 2020

Oinarriak Etxean egina 2020