Izenburua
“Volátil” / “Lurrunkorra”
Egilea
David Bestué
Data
2022ko urtarilak 24 > 28
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022/01/17

“Volátil” / “Lurrunkorra” David Bestuék maiatzean Oteiza Museoan mustuko duen erakusketaren behin-behineko izenburua da. Erakusketaren hausnarketa eta ekoizpen prozesuan artistak egonaldi bat egingo du Uharteko Zentroan urtarrilaren 24tik 28ra.

Urtarrilak 24 astelehenean, artistak proiektuaren ideia nagusiak eta ekoizpen beharrak azalduko ditu Uharte Zentroan egingo den topaketa pribatu batean. Hurrengo egunetan, Bestuék materialak bilduko ditu eta bere proiektuan landu nahi dituen lan-prozesuekin zerikusia duten tokiak bisitatuko ditu (birrintzea, iragaztea, birziklatzea). Horretarako, David Bestué-ren proiektuan borondatez parte hartu nahi duten eta aste horretan prozesatzeko planta ezberdinetara lagunduko dioten lau artistaren bila gabiltza.

Proiektu hau Oteiza Museoarekin lankidetzan garatzen den Hazitegia programaren baitan dago eta La Caixa eta Nafarroako Kutxa fundazioen Innova Cultural laguntza jaso du.

Esperientzia honetan parte hartzeko interesa baduzu, eman izena!