Izenburua
Siete - Zazpi
Egilea
Jabier Villarreal / Maite Velaz / Txo!? / Ione Atenea / Itziar Markiegi / Estitxu Otermin / Taxio Ardanaz.
Data
2018/09/02 - 2018/03/25
Sarrera
Librea

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko, eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko. Astebururo irekitzen da herritarrentzat

Habitación: Siete-Zazpi, 2017an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago. Bertan parte hartuko duten artistakJabier Villarreal, Maite Velaz, Txo!?, Ione Atenea, Itziar Markiegi, Estitxu Otermin eta Taxio Ardanaz izango dira. 
Habitación honen aitzakian, martxoaren 2an, arratsaldeko 17:00etan zazpi artista hauek, publikoari irekita dagoen topaketa bat burutuko dute Ismael Manterola EHU/UPV unibertsitateko Artearen Historiako irakaslearekin. Jarraian, arratsaldeko 18:00etan erakusketaren inaugurazioa egingo da.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era