Izenburua
Habitación: Oinez eta eskuz
Egilea
Teresa Sabaté / Virginia Santos Itoiz
Data
2018/12/06 - 2019/01/20
Ordua
Publikoari irekitako ordutegian
Sarrera
Librea

Pauso bat, bi pauso, oinez, burdin hesi bat, aloe eta kalanchoe, harri bat, paperontzi bat eta kartoi zati bat, beste pauso bat, farola bat, txakur handi bat, hiru emakume, kartel bat, horma bat eta hodei bat, klaxon bat, argazki bat, beste pauso bat, tximinia, semaforo bat, plastiko poltsa bat hegaka, itzal bat, zubi bat, enbor zulatu bat, hosto horiak, ziklista bat, zuhaitz handiak, hesi bat eta txirrista bat, baratzeak, lore laranjak, bidea, zapata bat, eguzkia, haur-aulkitxo bat, hormatxoriak, beste pauso bat, errota, txorien etxetxoak, bibotedun gizon bat, bideberria, aztapu bat, beste laino bat, gurutzea eta ateri bat, kalbarioa.

Oinez eta eskuz

Kartela-Habitación a pie y mano


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era