“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. Praktika artistiko garaikideen kontzeptuen, ideien, metodologien, estrategien eta ezagutzen zeharkakotasuna azpimarratzen duen programa da “Habitación”, hartara, egiteko eta erakusteko moduak birplanteatzen dituzten azaldutako proposamenek zein irismen duten miatu ahal izateko, erakusketaren beraren kontzeptuak.

“Habitación” guneko proiektu bakoitzean, gutxienez, bi artista gonbidatzen dira, elkarlanean aritzeko ikerketa batean eta beren lana erakusteko prozesu moduan. Hau da, gunean bizi daitezke beren “egonaldiari” dagokion epean, eta hori asteburu oro irekitzen da herritarrentzat. Horrenbestez, tailerra eta erakusketa nahasten den tokia da, artista beren lana gauzatzera bultzatzen duten eztandak, interesak edo bulkadak nondik datozen ezagutzeko aukera ematen diena ikus-entzuleei. Azken helburua da arte garaikidearen eta herritarren arteko hurbiltzea sortzea.

“Habitación” proiektua zazpi astean behin berritzen da, doako jarduera irekia da eta ordutegi honetan bisitatu daiteke:

Ostiraletan: 17:00-20:00

Larunbat eta igandeetan: 11:00-14:30

Habitación 4: ZURE GORPUTZA BORROKA ZELAI BAT DA 3.0

MARIAN ESTEBAN/MARISA MANTXOLA
Maiatzak 12-uztailak 2
Arte-proiektu honen bidez, azken kirurgia-joeretan sakondu nahi genuke. Joera horiek, egiazki, emakumezkoen inguruko estereotipo estetikoak indartu eta eraikitzen dituzte, gure gorputzaren gaineko aukeraketa- eta erabilera-askatasuna bultzatzen dutelakoan.

Xehetasunak

Habitación 3: ONCE / HAMAIKA

SORMENERAKO LAGUNTZAK 2016
Martxoak 24-maiatzak 7
2016an kultura zuzendaritza nagusia-Vianako Printzea Erakundeak arte plastiko, ikusizko eta berritzaileei emandako diru-laguntzen proiektuen aurkezpenak

Xehetasunak

Habitación 2: ESAN EKIN

JAVIER GARCIA CLAVEL / PATXI BULDAIN. KOLDO AGARRABERES. NATXO BARBERENA. PABLO JUARROS. LUIS MOREA. ARTURO NAVAZ. OSKAR PATERNAIN.
Otsailak 11-martxoak 19
Desio filologiko bat eta premonizio bat bizi dira Habitación 2n, eta han ere bizi dira 80ko hamarkadaren hasieran Patxi Buldainen hitzak eta tailerrak partekatu zituzten lehen artista haietako batzuen lan batzuk; artelan plastikoak eta eskulturak, zehazki

Xehetasunak

Habitación 0: PRAKTIKA ESZENIKOAK

JOSUNE GOROSTEGUI / ESTITXU ARROYO / GHISLAINE VERANO / ROBERTO ROMERO / BEATRIZ BERMÚDEZ / CARMEN LARRAZ / GARAZI PEIO
Abenduak 2-urtarrilak 8
Erakusketa programa berri honek elkarbanatzeko moduen eta sormen prozesuak elikatzeko estrategien ikerketa egiten du.

Xehetasunak