Izenburua
#gorputzafectos12 MARC VIVES Podcasta
Egilea
Marc Vives

UHARTEAN

#gorputzafectos12 Podcasta

Marc Vives Muñoz (Bartzelona, 1978) artista, ikertzaile, irakasle eta ekoizlea da, txandaka eta/ edo aldi berean. Bere praktikan, funtsean kantatu eta igeri egiten du, azkenaldian Costa Bravan, egiten duena zergatik egiten duen jakiteko pistak aurkitzeko asmoz. Ikusizko eta zuzeneko arteen artean mugitzen da. Ikaskuntza-estrategia desberdinetatik egiten dio aurre lan horri, bakarka eta taldean, beste artista batzuekin elkarlanean, Si CentroCentro fuera FueraFuera, lxsquecorrenahí Massanan, Moure parets EINAn edo GRAF.cat eta La Capella bezalako egituretan ikerketa-taldeak osatuz.

 

Podcast honetan, Marc-ek itsasoa bere sorkuntza eremu gisa aurkezten digu bere azken lanean. Hau, oraindik indarrean darabilen praktika bat da, non kantua igerilariaren begiradatik sortzen den. Marc-ek kantatzeaz eta igeri egiteaz hitz egiten digu, kantatzen duen bitartean igeri egiteaz edo igerian dabilenean kantatzeaz. 2006an, abestia bere prozesu artistikoetan txertatzen hasi zen Jingles proiektuarekin, eta 2018an Es que ahora no puedo aurkeztu zuen ETHALL galerian, itsasotik Montjuïc-eko mendirainoko komunikazio-ariketa batean. 2019an, Multiverso bideo-bekarekin, SSSS egiten du Costa Bravan igerian eta abestuz. 

Gainera, Guztiari bai-n, talde ardatz amakomun bat bilatzeko aukera ematen dio, partehartzaileen nahietatik abiatzen den tailer bat eskainiz.

 

Kredituak:  


+ Marc Vivesen Bai guztiari tailerrean proposatutako ekintza baten masterreko ikasleen  audioa. (Itziar Markiegi eta Marc Vives).
+ ‘SSSSS’ bideotik jasotako audioa Costa Bravan (Marc Vives).