Izenburua
How about i stay me, and you stay you?
Egilea
David Pérez Villanueva
Data
2019/11/09
Ordua
11:15-14:15
Sarrera
Izena emanda
Epea
2019/11/06
Norentzat
Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

HOW ABOUT I STAY ME, AND YOU STAY YOU? Errutinak eragindako gure gorputzak uzteko eta gure gorputzaren sakonenean erortzeko dei bat da.

Praktika somatikoen bidez, kanpokoarekin hiperkonektatuta mantentzen gaituzten patroi fisikoak erlaxatuko ditugu, horrela gure gorputzak ikusarazten digun horretan jarriko dugu intentzioa: nahia, tentsioak, desioak.

Dantzaren praktika errazen bidez eta praktika somatikoen bidez, bide orri bat ezarriko dugu norberaren idiosinkrasia arakatzeko. Gure gorputz fisikoaren adierazpenean kontzentratuz.

Atentzioa izango da lantegi hau ibiltzeko modua, behin eta berriz errepikatzen diren eta baldintzatzen gaituzten patroiak begiratuz, zaintzarekin konektatuz, desioen gaurkotasunari so eginez eta anitzak izatea ospatuz.

 

NORI ZUZENDUA

Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago dituzten pertsonek heldu batekin etorri beharko dute).

DATA ETA ORDUA

Azaroak 9, larunbata. 11:15etik, 14:15era

IZEN-EMATEA

Izen-emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da centrohuarte.es/eu webguneko formularioa beteta.

Gehienez 15 lagun.

Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea

David Pérez Villanueva dantzari gisa formazioa jaso du Londresen, Salzburgon eta Berlinen. Jana Ünmissig, Diego Gil-Tarek Atoui, Carmen Larraz eta Laida Azkonarekin lan egin du, Sophiensaele, Nagib Festival Maribor, HAU Hebbel am Ufer eta beste eszenatoki batzuetan.

Irakasle gisa arte eszenikoetatik haratako helduekin egiten duen lana, kalitate fisiko hobea eta mugimendu gaitasun hobea lortzeko tresnak eskuragarri jartzean datza.

Kartela: David Pérez Villanueva – How about i stay me, and you stay you?