Izenburua
GORDINA (VACA Proiektua VIII)
Epea
2019/09/07 - 2019/10/10
Norentzat
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta irakaskuntza ez formaleko irakasleentzat

Vaca Proiektua heziketa proiektu bat da, Bitartean.arte y educación elkartearekin elkarlanean garatua. Bertan, elkarrekin ikasteko eta hezkuntza komunitatearen barnean sareak sortzeko gune bat sortzen dugu. Arte garaikidea hartzen dugu abiapuntu, irakaskuntzako lana garatzeko edo hartan aurrera egiteko balio diguten prozesu batzuk eraikitzeko tresna den heinean, ikasgelan proiektu artistikoak garatuta, gure tutoretzarekin.

Edizio hau, sorkuntza garaikidearekin erlazionatzen gaituen lan-ardatz gisa, gorputzetik abiatuko da. Gorputza ematea, gorputza izatea, askotariko kidegoa, partekatua, zatikatua … Batez ere, irakasleen eta ikasleen gorputz-presentzian eragina izango dugu, eta ikasteko leku eta tresna gisa. VACA gorpuztuko dugu.

NORI ZUZENDUA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta irakaskuntza ez formaleko irakasleentzat, hau lortu nahi dutenentzat:

– Curriculuma hedatzea artea ikasgeletara gerturatuta prozesu, eduki eta formatu moduan;

– Prestakuntzako beharren eta interesen gune katalizatzaile bat sortzea taldean;

– Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;

– Hezkuntzako lanaren garrantzia nabarmentzea, ikasgelatik harago doan kultura ekoizle gisa;

– Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

ZER ESKAINTZEN DA?

Proiektu esperimentala da arteen didaktikaren esparruan gure komunitatean, elkarri estu lotuta dauden bi testuingurutan garatzen dena, ikasturtean, urri eta ekain artean:

– Uharte Zentroan sei saio egiten dira, irakasleekin eta gonbidatuekin batera (artistak, erakusketen komisarioak…), eta haietan alderdi jakin batzuen gaineko prestakuntza hartzen dugu, erreferente artistikoak ematen ditugu, arazoak planteatzen ditugu eta tresna berriak sortzen ditugu.

– Ikasgeletan, irakasle bakoitzak, bere ikasleekin edo hezkuntza komunitatearekin batera, arte proiektu bat garatzen du, ikusizko kulturarekin eta arte garaikidearekin lotuta. Bitartean elkarteko hezitzaile bat prozesu horren tutorea da, eta ikusizko erreferentea eman edo ikasgelan une jakin batean laguntza eman ahal izango du.

– Era berean, une zehatz batzuetan, artista batek esku hartuta lagundu dezake ikasgelako prozesua, dela tailer bat planteatuta, dela aholkularitza teknikoa emanda.

Irakasleei Laguntzeko Zentroaren etengabeko prestakuntza eskaintzaren barnean dago.

IZENA EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izena emateko epea: 2019ko irailaren 17tik urriaren 10era.

Izena ematea bi modu hauetan egin behar da:

– Hezkuntza formaleko ikastetxe bateko irakaslea izanez gero, Irakasleei Laguntzeko Zentroaren bidez egin behar da. (http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/inscripciones-2/)

– Talde sozial bateko hezitzailea izanez gero, mezu elektronikoa bidali behar da educacion@centrohuarte.es helbidera.