Izenburua
"Exposición"
Egilea
FERMÍN DÍEZ DE ULZURRUN / ARTURO FITO RODRÍGUEZ
Data
2018/02/02
Ordua
18:30ean
Sarrera
Librea

2017ko abuztuaren 4a eta irailaren 10ren artean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Habitación programaren baitan, Exposición izeneko muestra bat garatu zen .

Egun horietan zehar, Habitación guneko bi aretoak erdi hutsik egon ziren, mahai txiki bana eta ordenagailu bana. Ordenagailuetako pantailetan telebista zirkuitu itxiko irudiak ageri ziren, horretarako espresuki inguruan jarritako bideo-bigilantzia kamerek igorritako irudiak ziren ikusgai zeudenak.

Argitalpenak, “erakusketa” kontzeptuaren irakurketa kritiko baten baitan lan prozesuan sortutako burutapen teorikoak dira, zehazki, arte garaikidea erakusten den moduaren inguruan. Modu berean barne biltzen du, erakusketa honek sortutako irudiak, erakusketa beraren kontakizuna sortzeko gai direla; teoria eta praktika, pentsaera eta ekintza, entsegua eta narratiba, post-argazkia eta post-egia uztartzen dituen kontakizun askea.

Erakusketa eta suposatzen duen guztia, egileentzat, argitalpen hau sortzeko materiala izan da eta ez helmuga, artearen ekoizpen prozesua atzekoz aurrera jarriz.