Izenburua
Sua bizitu | Zeharkako Estetikak
Epea
Deialdiaren itxiera: maiatzak 24

Zeharkako Estetikak | Sua bizitu

Ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan

IDENSITAT + Uharte Zentroa

 

Gizarte testuingurua jarraituz proiektu bat garatzeko bortz asteko iraupena duten bi egoitza. Bata Uharten eta bertzea Bartzelonan garatzeko, 2024ko uztaila eta azaroa bitarte. 

Proposamenak bidaltzeko epea 2024ko maiatzak 24 arte

 

IDENSITAT eta UHARTE ZENTROAK Zeharkako Estetikak / SUA BIZITU programa abiarazi dute, Uharte, Atarrabia eta Burlata zeharkatzen dituen Arga ibaiaren eta Bartzelona – Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs zeharkatzen dituen Besòs ibaiaren testuinguruan ikerketa eta ekoizpeneko bi proiektu garatzeko. Bi proiektuak egoitza hibridoaren kontzeptuaren bidez burutzen dira, baldintza material edo materiagabe, denborazko edo denborazkanpoko, egiazko edo irudizkoekin lan egiteko helburuarekin, testuinguru bakoitzaren berariozkotasunarenak direnak, eta gizarte-eremuaren bizkortzearekin erlazionatutako prozesuen bidez. Bi egoitza hibridoak bertako denbora presentzia eta aurretik eta ondoren egiten den urrutiko lana nahasten dituen lanean oinarritzen dira. Bi proiektuak deialdi bateratu bidez hautatzen dira eta 2024ko uztaila eta azaroa bitarte burutuko dira, bakoitza bere aldetik.

 

SARRERA

Zeharkako Estetikak artea, bitartekaritza eta gizarte-eremuaren arteko gurutzaketan sortzen den ikerketa- eta esperimentazio-lerroa da. Elkargune bat, praktika artistikoak ikerketa kritikoko eremu bezala; bitartekaritza ekintzak edukiaren ekoizpenerako, interakziorako eta ikasketa transferentziarako eremu gisa; eta testuingurua laneko gai baten eta bere inguruan dagoen gizarte-eremu eraginkor zehatz baten arteko harreman eremu bezala. Hiri edo auzoetan, naturala, landatarra eta hiritarra denaren arteko mugan gizarte-, kultur- eta ingurune-eremuen sortzaile bezala ulertu daitezkeenak, garatzen den proiektu bat. Proiektua artearen zeharkako dimentsioan oinarritzen da esperientzia eta akzioak eratzeko, gai komunen eta parte hartzen duten agenteen artean konpartitutako estrategien bidez. Zeharkako Estetiken bitartez Idensitat eta Uharte Zentroaren artean garatutako lan ildoa aurretik egindako bortz edizioen bidez egin da, bakoitza gai zehatz batean fokuratuz: “Ekosistema Periferikoak”, “Aisialdiko Ekosistemak”, “Inmunitatea ~ Komunitatea” eta “Airean”. Edizio berri honetan Arga ibaiaren (Uharte) eta Besòs ibaiaren (Bartzelona) testuinguruak harremanean jarriko dituen prozesu bat irekitzea pentsatzen dugu, “Sua bizitu” ideia elementu, metafora edo kontzeptu amankomun bezala erabiltzeko. 

Ikuspuntu honetatik deialdi bateratu bat irekitzen dugu, SUA BIZITU kontzeptuak testuinguru garaikidean suposatzen duen zailtasunari modu zehatzean ekiten dioten bi proiektu artistiko aukeratu ahal izateko.

 

SUA BIZITU EREMU TEMATIKO GISA

Deialdi irekiaren bidez, praktika artistikotik, sua interes foku edo lan ildo bezala hartzen duten proiektuen garapenean lan egiteko aukera eskaintzen da. Sua kontzeptua modu askotan interpreta daiteke, non testuinguruek (Arga eta Besós ibaiekin erlazionatuak) proiektua kokatzen duten, indar eta energiari lotutako kondizioa nahiz gaitasun suntsitzailea agerian utziz.

Sua, giza esperientzian emozio eta erranahi aunitz sortzen dituen elementua da. Gure egunerokotasunean duen ezinbertzeko eginkizunetik eremu sinbolikoan itxuraldatzeko eta suntsitzeko duen gaitasunera, suak naturako elementu indartsu eta misteriotsuenetariko bat izaten jarraitzen du. Bere presentziak primitiboarekin, basatiarekin, tradiziozko ospakizunekin edo bestarekin lotzen gaitu, eta modu berean ekartzen dizkigu gogora gure sortzeko eta suntsitzeko gaitasunak. 

Alde sinbolikotik, sua askotan eragile eraldatzaile bezala ikusi izan da, zaharra suntsituz zerbait berria sortzeko gaitasuna duena. Alkimian, sua purifikazioaren eta materiaren transmutazio prozesuaren ikurra da.

Botere eta energiaren ikurra ere bada. Kultura askotan bizi-indarra, pasioa eta determinazioa errepresentatzen ditu. Hainbat mitologiatan, suarekin erlazionatutako jainko-jainkosak botere sortzailea eta suntsitzailearen jabe diren irudi boteretsu eta jainkotiar bezala kontsideratu ohi dira. Tradizio eta erritu pagano nahiz erlijioso anitzetan, sua purifikatzeko eta babesteko baliabide bezala erabiltzen da. Antzinako suaren zeremonia sakratuetatik erritual erlijiosoetan piztutako beletara, sua garbitzen duen eta energia negatiboetatik babesten duen eragiletzat hartzen da.

Alderdi metaforikotik, suak ezjakintasunaren ezezagutza eta iluntasuna aldentzen dituen jakintasunaren argia errepresentatzen du, argiztapen eta ezagutzaren ikurra bihurtuz. Giza-harremanen testuinguruan, suak pertsonen arteko maitasun irrika eta emozio-loturak errepresentatu ditzake, baina baita haserrea, desira eta sormenezko energia oldarkorra ere.

Iraultza, aldaketa, suntsipena, indarkeria, kontrola, manipulazioa (…) suak hainbat inplikazio politiko eduki ditzake, aldaketa eta erresistentziaren ikur bezala erabiltzetik hondamendian eta manipulazioan izan dezakeen rolera.

Zeharkako Estetikak / SUA BIZITU proiektuak, SUA kontzeptuaren bidez sortzen diren tentsio, paradoxa edo loturekin lan egitea proposatzen du. Aldi berean ibaiarekin edo Arga ibaiak Uharte, Atarrabia eta Burlata zeharkatzen dituenean edo Besòs ibaiak Bartzelonako hiri-eremuko auzo eta herriak igaro ondoren sortzen den hiri-formarekin erlazionatzen dira. Testuinguru hauetako bakoitzean proiektu zehatz bat martxan jarriko da, kontzeptu honek sortzen duen tentsioari aukera sortzaile bat ematen saiatuz, begirada berria edo berritua eratzen laguntzeko. 

Sua bere askotariko iruditeriarengatik, egunerokotasunean bizi esentzia bezala, alde sinbolikoan elementu transformatzaile eta purifikatzaile bezala, edo izan daitekeen eragile suntsitzaile eta hiltzaile bezala interesatzen zaigu. Suak airearen beharra du existitu ahal izateko, eta airearekin, urarekin eta lurrarekin batera tradizio klasikoko lau elementuen parte zen; hala ere, konplexutasun garaikidean sua erregai materiak egoera gorian jasaten duen transformazio prozesuaren ageriko zati izatera pasatu da. Ospakizunetan, bestetan eta tradizioetan presente jarraitzen du, baina baita hondamendietan ere, batzuk naturalak eta bertze asko gizakiak eragindakoak, gerrak, suteak eta planifikatutako bertze suntsipen moduak. Sua klima-aldaketa eta aldaketa-sistemikoko garaietan, orainalditik etorkizuna moldatu nahi duten politika bilakatzen dira. Forma politiko-poetikoan interesatzen zaigu sua bizitzea, testuinguruarekin duen harremana kontuan hartuta begirada zabaltzeko, airea, ura eta lurretik haratago (baina baita hauekin ere).

Aurreko edizioei buruzko informazio gehiago hemen

 

LAN TESTUINGURUAK

UHARTE. Uharteren biztanleria, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa kokatzen den eremua, Burlata eta Atarrabiaren ondoan dago, Iruñaren kanpoaldean. Hiru herriek Arga ibaiaren ibilbidea jarraitzen dute, haien artean lotura historiko eta kulturalak sortuz. Azken urteetan herri hauetan naturalaren, landatarraren eta hiritarraren arteko mugak moldatu dira, hiriaren eta biztanleriaren hazkundeen, baratzeak aisialdi-eremu bihurtzearen, isurien eta ibaiaren gainezkatzeen ondorioz. Kokaleku geografiko honek, ibaiaren isuriak markoztatua bere ekosistema natural eta hiritarrekin loturan, lan testuinguru zehatza finkatzen du. 

BARTZELONA. Proiektu honetarako proposatutako lan testuingurua Besós ibaiaren (Trinitat Vella, Bon Pastor, Baró de Viver, La Sagrera, Sant Andreu) bokalearen inguruko hiri-formaren parte diren auzoek osatzen duten gunea da. Hiriaren limiteetan dauden auzoak, hiri-formaren iparraldeko gunearekin konektatzeko askotariko bideak dituen eremua izateagatik bereizia. Gune jendetsua, ibaia espazio natural gisa berreskuratuz geroztik berarekin zuten erlazioa hazi egin dena, auzo nahiz hiri-formaren (Bartzelona, Santa Coloma de Gramenet, Sant Adrià de Besòs eta Montcada i Reixac) eremu berdeenetariko bat izanik. Kasu honetan, Besòsen bokaleak, enklabe ezberdinetatik igarotzen ari dela, Bartzelonaren lan testuingurua zehazten du.

    

METODOLOGÍA

Zeharkako Estetikak esparruaren baitan egiten diren lanak hiru ardatz amankomunegatik definitzen dira: aldi baterako egoitza artistiko baten artikulazioa artista edo kolektibo batek testuinguruan sortzaile eta ikertzaile bezala parte hartuz, lurraldean eragile aktibo ezberdinen konpromisoarekin kontatzen duen tokiko nodoaren konfigurazioa, eta bertze eremu eta gaiekin lotuak dauden ezagutza eta ikasketen transferentzia artikulazioa, bitartekaritzarako ekintza gailu bezala izendatuak. Hiru ardatz hauek gurutzatu, batu edo modu paraleloan batera existitu daitezke, gutxienez hauetako bi proiektu berdinean batera egonez. 

Tokiko nodoak parte-hartzean interesa duten edo esparru sozial, artistiko edo ikerketaren alderditik landutako gaira lotuak dauden eragileen, erakundeen edo pertsonen batura izan daitezke. Proiektu artistikoaren edota bitartekaritza ekintzen garapenaren aurretik sortzen dira, proiektuan zehar aldatzen edo areagotzen joatea posiblea izanik. Artista edo kolektiboak proiektu bat eratu behar du eta bere eragileak sarera gehitu, sistema honen barruan duten eginkizunaren arabera gehiago eta gutxiago lotuz. Horrela, proiektua modu triangeluarrean burutzen da, eremu publikoan jarduera edo esku-hartzeak, aurkezpen irekiak eta emaitzak proposatuz. 

Gauzatzen diren proiektuek testuinguruarekin erlazionatutako alderdiak ikertu eta esploratu behar dituzte, gaiaren esparruan adierazitakoarekin erlazionatuta lan prozesuak aktibatzeko. Bertze ekosistema posibleak irudikatzetik existitzen diren ekosistemak aztertzera arte, bertzelako errealitateak sortuko dituzten errealitateei ekiteko edo fikzioak eraikitzeko. Tokiko nodoa edo tartean sartutako eragile taldea eta bitartekaritza ekintzak interes gune honi lotzeko interesa duten bertako kolektibo eta pertsonen bidez aktibatzen dira. Aukeratutako proiektuak bere lana aurretik zehaztutako testuinguru eta gai hautetatik aurrera garatuko du.

 

DEIALDIAREN OINARRIAK

IDENSITAT eta UHARTE ZENTROAK bi egoitza eskaintzen dituzte, artista edo talde bati, Uharte edo Bartzelonako herriaren gizarte testuingurua kontuan hartuta proiektu bat garatzeko. Egoitzak modu hibridoan proposatzen dira, aurrez aurreko lana eta proiektua burutzeko beharrezkoa den urrutiko lana konbinatuz. Aldi presentzialak bortz asteko iraupena du gutxi gorabehera, 2024ko uztaila eta azaroa artean garatzeko. Hautatutako artista edo taldearen eta erakunde bultzatzaileen prestasunaren artean zehaztuko da, proiektuaren arabera eta aldizkakotasun posibilitatearekin.    

 

NORI DAGO ZUZENDUA

Deialdia proposamena inskribatzen den gizarte testuinguruetan eta azaldutako gaiari buruzko proiektu bat garatzea interesatzen zaien artista edo taldeei zuzenduta dago. Gaztelaniaren, katalanaren edota euskararen menderatzea positiboki baloratuko da. Hizkuntza ingelesa bada, eskatzen duten ekintzetan itzulpena ekoizpenaren parte izatea kontenplatu beharko da. 

 

ZER ESKAINTZEN DA

Hautatutako proposamen bakoitzak 2.300 euro jasoko ditu ordainsari eta dieta kontzeptu bezala, eta 1.400 euroko gehienezko kantitatea ekoizpen kontzeptu gisa. Ostatua erakundeek haien gain hartzen dute eta 400 eurorainoko bidai laguntza dago.  

 

ZERTARAKO

Deialdi honen bidez aldi baterako bi egoitza, bata Uharten eta bertzea Bartzelonan, burutzeko bi proposamen hautatuko dira. Egoitza bakoitzaren helburua ikerketa eta sorkuntza proiektu bat zehaztea da, planteatutako gaiaren bidez gauzatuz. Emaitzak landutako testuinguru bakoitzean aurkeztu ahal izanen dira publikoki, proiektu bakoitzaren izaerara atxikiz.   

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hautaketa prozesua bi fasetan eginen da. Lehendabizikoa proiektu bat aurkeztean datza eta jasotako proposamenen artean gutxienez lau aukeratuko dira, bigarren fasera igaroko direnak. Bigarren fasea motibazioak, proposamena eta erakundeak proposatzen dituen gai eta lan ildoarekin dituen afinitateak hobeto ezagutzeko helburuarekin egiten den elkarrizketa batean oinarritzen da. Bigarren fase honetan Uharte eta Bartzelonako egoitzetan burutuko diren proiektuak hautatuko dira. Hautaketa prozesuan erakunde antolatzaile (Idensitat eta Uharte Zentroa) bakoitzeko kide batek hartuko du parte eta alfonso borragan  kanpoko eragile gonbidatu bezala. 

  1. Fasea

Proposamenak formatu digitalean eta inprimaki zehatza erabiliz bidali beharko dira, atal bakoitza betez eta PDF formatuko dokumentu bakarrean (8 Mb gehienez), honako hauek gehituz:

  • Proposamena. Proiektuaren oinarrizko ildoak zehazten dituen idatzizko dokumentua (3 orrialde gehienez, irudiak barne), elementu nabarmenak, helburuak, ekintzak, gauzatzeko aukerak eta lan egutegia kontuan hartzen dituen lan metodologia adieraziz. 
  • Aurretiko gehienezko 4 proiektu edo lan biltzen dituen dossier bat, bakoitzaren testuingurua kokatzen lagunduko duten testu eta irudiekin, hauen ulermena errazteko (beharrezkoa bada web orrien loturak jar daitezke).
  • Zein da proiektu honetan parte hartzeko duzun motibazioa? – galdera erantzuten duen testu laburra (orrialde 1).
  • Proiektuaren proposamenaren parte den edo diren pertsonen laburbildutako curriculuma, proposamenarekin erlazionatzen diren alderdi garrantzitsuak nabarmenduz. Taldeen kasuan ordezkari bat zehaztu behar da (pertsonako 2 orrialde gehienez).
  • Kontakturako datuak (izena, telefonoa, e-maila eta helbidea).
  1. Fasea
  • Hautaketa batzordeko kideekin elkarrizketa, kasu honetan erakunde bakoitzeko kide batek baino gehiagok parte hartzeko aukera izanik, gonbidatutako kanpoko pertsonaz gain. 

 

Deialdiaren lehendabiziko fasea 2024/05/24 arte dago irekita.

Elkarrizketaren data aurretiko hautatuei iragarriko zaie deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean.   

 

> INSKRIPZIO-INPRIMAKIRAKO SARRERA

Proiektua gaztelaniaz, euskaraz, katalanez edo ingelesez idatzia.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuen hautaketa IDENSITAT eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren eta gonbidatutako kanpoko pertsona baten artean eginen da. Hurrengoa hartuko da kontuan:  

  • Proposamenaren kalitatea, argitasuna eta bideragarritasuna.
  • Proposatutako gaia kontuan edukita proiektuak duen berezitasuna.
  • Proiektuak testuinguruetara moldatzeko duen gaitasuna.
  • Proiektuak eskatzaileen ibilbidearekin duen koherentzia.

 

DATAK

Proiektua bortz asteko iraupena duen egoitzan gauzatuko da, bi momentutan banatuta; aste bateko edo biko lehendabiziko egonaldi batean eta hiru edo lau asteko bigarren egonaldi batean, hautatutako artista edo taldearen eta erakunde bultzatzaileen prestasunaren arabera zehazteke.

Uharten

Egoitza 2024ko abuztuko bigarren hamabortzaldia eta azaroa artean garatuko da

Emaitzak aurkezteko eta proiektuarekin erlazionatutako ekintzak gauzatzeko erabilgarri dauden espazioak, Uharte Zentroaz gain, Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen dituen ekipamenduak dira: Batana eta San Andres errota (Atarrabia-Villava).

Bartzelonan

Egoitza 2024ko uztaila eta azaroa artean garatuko da (abuztua izan ezik)

Idensitatek Fabra i Coats Fàbrica de Creació-en duen lan-eremua artista edo taldearen eskura jarriko du, non espazioaren erabilgarritasunaren arabera erlazionatutako ekintzak ospatu ahal izanen diren. 

Proiektuen izaeren arabera, erakunde bultzatzaileek aukeratutako bi proposamenen artean topaketak proposatu ditzakete egoitza datetatik kanpo.      

 

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdi honetara aurkezte hutsarekin, hurrengo oinarri eta konpromisoak onartzen dituzte:

Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izanen dira. IDENSITAT eta UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROAK, ZEHARKAKO ESTETIKAK – SUA BIZITU egoitzaren erakunde bultzatzaile gisa, programa osoa edo honen zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izanen dute online edo paperezko argitalpenen bidez, betiere kasuan kasuko egiletzak eta agente kolaboratzaileak aipatuz. IDENSITAT eta UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROAK deialdi honetatik aurrera eta proiektuaren garapenetik sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko dute.