Izenburua
ILUSTRAZIO LABORATEGIA
Egilea
LEIRE URBELTZ
Data
2018/01/13
Ordua
11:15-14:15
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duen ororentzat. Gehienez, 15 lagun.

Paper pikatu teknikak poz eta ospakizun mezua helarazten du, Gora Mexiko! Gora festak! Hainbat ospakizunetan erabiltzen da, bereziki, Arimen egunean. Baina, ba ote da mezu aldendu gehiago?

Lantegi hau presentziaren eta aldentzearen ingurukoa da. Paper pikatu teknika mexikarraren jabetzearekin, papereko zuloa trazuaren adierazkortasun berarekin dohaindu nahi da, esaten dugunaren eta isiltzen dugunaren artean tentsioa sortuz.

NORI ZUZENDUA?

Ilustrazioan eta auto-edizioan interesa duen edozein adinetako pertsonari zuzendua.

Gehienez 15 lagun.

DATA ETA ORDUAK

Urtarrilak 13, larunbata, 11:15-etik, 14:15-era.

IZEN-EMATEA

Izen-emate kuota: 5 €

Lantegian izena emateko ezinbestekoa da formularioa betetzea.

Parte-hartzaileen hautaketa izen emate ordenaren arabera egingo da, erantzun postan, ordainketa egiteko kontu zenbakia bidaliko da.

LEIRE URBELTZen INGURUAN

Artista, ilustratzailea eta hezitzailea, Nafarroako Gobernuko eta Bilbaoarte Fundazioko ikerketa eta sorkuntza bekak jaso ditu. Mexikoko Ciudad Juarezen edo Txinako Pekinen egonaldi artistikoak egin izan ditu. Ilustratzaile gisa liburuak argitaratu ditu eta bakarkako erakusketak, zein kolektiboak egin ditu Paris, Bilbo, Pekin, El Paso, Gasteiz, Bartzelona eta Iruñean. Egun, Borderland sorkuntzarako ikerketa proiektuan murgilduta dabil, paper pikatua lantzen du, Mexiko eta Amerikako Estatu Batuen arteko muga gatazkatik abiatuta. Proiektu hau, BBVA fundazioaren Leonardo bekak laguntzen du.

 

ILUSTRAZIO LABORATEGIko KARTELA

ILUSTRAZIO LABORATEGIA PDFan