Izenburua
Mendiak mugitzeko boluntario bila
Egilea
Alberto Odériz

ERRENIEGA SALBA DEZAGUN 4.0 plataforma, Alberto Odériz artistarekin lankidetzan, “Mendiak mugitzeko boluntario bila” proiektua garazten ari da Erreniega mendia Uharte Zentrora eramateko.

Helburua, proiektatzen ari diren eguzki-makroparkeak isladatzea da, Erreniegaren magalean eraiki nahi duten makroproiektu handi eta zentzugabea ageria uzteko. “MENDIA ERAMANGO DUGU: lurrak, laboreak, animaliak eta zuhaitzak, errekatxoak, baserriak, haizea, urtaroak, usainak, ermitak eta paisaiak. Agian, horrela, ez dagoenean, konturatuko gara zer genuen, hau da, zer gal dezakegun”.

Lan hau NAFARROAKO GOBERNUAren 2020ko Arte Plastikoetako eta Ikusizko Arteen Ekoizpenerako Laguntzekin gauzatzen ari da.