Izenburua
ERAKUSKETA
Egilea
Fermín Díez de Ulzurrun / Arturo Fito Rodríguez
Data
2017/08/04 - 2017/09/10
Ordua
Ostirala 17:00tik 20:00ra

Larunbata, igandea 11:00tik 14:30ra
Sarrera
Librea

FERMÍN DIEZ DE ULZURRUN / ARTURO FITO RODRIGUEZ

Erakusketa produkzio artistikoaren kontrol mekanismo hegemonikoa denaren ideiaren planteamendu kritiko batetik abiatuz, proiektuak, mekanismo horren zaintzari heltzen dio zentzuaren ekoizpen kiribilak eratuz.

Modu paralelo batean, irudiaren errepresentazio eredua gainditzea planteatzen du, meta-argazkiak irudi konplexu eta post-ekoiztuak maila sinbolikoan eta logikoan informazioak sailkatzeko duen joeraz alderatu, eta artearen sistemaren barrunbeetan erregimen  SINOPTIKO / BANOPTIKO bat ahalbidetzearen alde egiten du.

Lan hau, irudiaren prozesamenduak eta egun “artxiboak / BIG DATAK” duen kontrol modu desberdinek hezurmamitzen dute. Lana, beste behin ere, ZAINTZA globalerako forma desberdinetara itzultzen den. Kontrol modu berri hauen aurrean, inteligentzia artifizialak sarearekin duen harremanean, ordena sozialaren aurreko borroka zelai ageri da.