Izenburua
Arte Gaztearen Topaketak
Data
2020
Epea
Abuztuaren 7ra arte.
Norentzat
Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeei zuzentzen zaie hau. Artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2020ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; arte eszenikoak eta musikak; diseinua; literatura. Topaketek gazte sortzaileak bistaratu nahi dituzte, eta haien prestakuntza eta profesionalizazioa bultzatu.

Helburu orokorrak hauexek dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea, eta artisten prestakuntzan laguntzea, baita ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.

35 proposamen hautatuko dira, eta horiek sari ekonomikoa izanen dute. Artistek edo taldeek parte hartu ahalko dute proposatu diren lau modalitateetako batean, eta haietako bakoitzean diziplina anitzeko epaimahai batek hautatuko ditu 5-10 proposamen. Horiek jendaurrean egonen dira ikusgai topaketetan, urrian zehar.

Mahaikideek, gainera, proiektuen jarraipena eginen dute tutoretzen bidez; baita lantegien bidez eta modalitateen arteko topaketak eginez ere.

Bestalde, aurkezten diren proposamenetako batzuk aukeratuko dira Nafarroako jaialdien eta ekitaldien programetan sartzeko, 2021. urtean.

 

NORIO ZUZENTZEN ZAION

Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeei zuzentzen zaie hau. Artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.

Talde edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen %33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak eta/edo Nafarroatik kanpokoak.

 

ZER ESKAINTZEN DEN

Hautatzen den artista edo talde bakoitzak 550€ jasoko ditu, bere proiektua 2020ko Topaketetan aurkezteagatik.

Halaber, sartu ahalko dira diziplinarteko programa batean, zeinetan prestakuntzako jarduerak eta lantegiak eginen dituzten epaimahaiko kideekin. Mahaikide horiek, gainera, proposamenen jarraipena eginen dute.

Garraiorako laguntza emanen da Iruñetik 30 kilometro baino urrunago bizi direnentzat, beren proiektua aurkeztera etor daitezen edo beren obra bidal dezaten. Horren zenbatekoa zehaztuko da kontuan hartuta hautaturiko zenbat pertsonak behar duten laguntza.

Aurkeztutako zortzi proiektuk 1000na euro jasoko dituzte sari gisa. Nafarroako Gazteriaren Institutuak bidea erraztuko die saritutako proiektuei, parte har dezaten inguruko esparru kultural profesionaleko jaialdi eta ekitaldietan.

 

MODALITATEAK

Arte Eszenikoak eta Musika

Hautatuko dira 10 proposamen musikal edozein estilo eta formatutakoak, hainbat arlotako proiektu,muntaia nahiz obrak (antzerkia, dantza, performancea, zirkua) edo beste edozein proposamen hizkuntza eszeniko garaikideekin eta arte biziekin lotua.

 

Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak

10 lan edo proiektu aukeratuko dira, arte garaikidearen hizkuntzekin lotuak eta honako arlo hauetako edozein teknikaren bidez gauzatuak: arte plastikoak, argazkigintza, bideoa eta zinema.

 

Diseinua

10 lan edo bilduma hautatuko dira, moda diseinukoak, diseinu grafikokoak, publizitatekoak, produktuaren diseinukoak, diseinu interaktibokoak, espazioen diseinukoak… edo diseinuaren arloan egun dauden beste joera batzuetakoa.

 

Literatura

Honako arlo hauetako 4 testu edo proiektu hautatuko dira: poesia, narrazioa, saiakera, komikia, album ilustratua edo beste edozein genero egungo literaturari lotua.

 

PROIEKTUAREN GARAPENA

Modalitate bakoitzean, hiru profesionalek osatutako epaimahai batek lehen hautaketa bat eginen du aurkezten diren proposamenen artean.
Irailaren 18tik urriaren 4ra bitartean, epaimahaiko kideek lantegiak eta prestakuntza jarduerak eginen dituzte Uharte Zentroan, hautaturiko pertsonendako.
Hautaturiko artistek beren proiektuen aurkezpen/lagin/emaldi bat eginen dute jendaurrean, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, urriaren 16tik 18ra bitartean.
Aurkezten diren proposamenetako zortzik aukera izanen dute ekitaldi edo jaialdi profesionaletan parte hartzeko 2021ean.

 

IZENA EMATEKO EPEA ETA MODUA

Eskaerak eta eskaturiko dokumentazioa bidali hona: encuentros@navarra.es
2020ko abuztuaren 7 arte

 

ESKATURIKO DOKUMENTAZIOA

– Izena emateko formularioa.
– NANaren fotokopia edo Nafarroako Foru Komunitatean bizitzeari buruzko frogagiria.
– Curriculum artistikoa, artistaren edo taldearen ibilbidea zehazten duena.
– Aurkezturiko proposamena edo lana jasotzen duen dosierra. Ikusi oinarri guztiak, modalitate bakoitzera egokitzeko.

 

Info gehiago:

www.encuentrosartejoven.info

 

2020ko Topaketak araudia

 

Oinarriak Arte Gaztearen Topaketak 2020

Kartela Arte Gazteren Topaketak 2020