Izenburua
Ehungintza euskarri eta sortzeko material gisa
Egilea
Beruta
Data
2020/10/5 > 2020/10/8
Ordua
15:30tik, 19:30era.
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Gaiaren inguruan interesa duen edonori zuzendua

Plazak agortuta. Itxaron zerrendan egon nahi baduzu eta hurrengo ehun-tailerrei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: coordinacion@centrohuarte.es. Eskerrik asko.

Ehungintza oso baliabide aldakorra da, eta adierazteko gaitasun handia du. Ikastaro honetan euskarri gisa erabiltzeko moduak ikusiko ditugu, bere plastikotasuna ezagutuko dugu, ehunen desberdintasun nagusiak eta ehunak sortzeko zentroko ekipamendua nola erabili ezagutuko dugu.

Saioak makinen kontrola izateak eskaintzen digun askatasuna aztertzean oinarrituko dira, sublimazioarekin, biniloarekin, brodatuarekin eta joskintzarekin berarekin esperimentatzeko aukera emanez.

Teknikak, mugak eta sortze-prozesua bera uztartuz, parte-hartzaile bakoitzak pieza bat edo ehun-pieza txiki bat egingo du, bertan tratamendu desberdinak bateratzen saiatuz.

 

1. saioa

Makina bakoitzaren azalpen tekniko orokorra eta aplikazio-adibideak.

Hainbat ehunen ezaugarriak behatzea.

Proiektuak abiaraztea: sublimaziorako eta binilorako irudiak hautatzea.

Fitxategiak prestatzea.

Hasierako zirriborroak.

 

2. saioa

Irudiak inprimatzea.

Zirriborro aurreratua eta plangintza.

Irudiak inprimatzea.

Oinarrizko ehunak prestatzea: plantxan finkatzea. Piezak ebakitzea.

Muntatzen hastea.

 

3. saioa

Prozesua.

 

4. saioa

Jarraipena eta erremateak.

Lanak, zalantzak eta gogoetak bateratzea.

 

IZEN EMATEA

Izen-emate kuota: 20 €

Gehienez 15 lagun. Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da.

 

BERUTA (BERTA OSÉS)

Berutak hamar urte baino gehiago daramatza ehungintzari dedikaturik, honek dauzkan forma ezberdinetan.

Ehunen ehunduran, bolumenean eta adierazkortasunean interesatuta, bere lana eskulturan, brodatuan eta argazkigintzan oinarritzen da batez ere, nahiz eta arte eszenikoetarako eta zinemarako jantziak ere egiten dituen.

Bere lan artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du, Iruñeko tailerrean ehungintzari eta eskuz brodatzeari buruzko ikastaro egonkorrak emanez. Gainera, tailer monografikoak egin ditu BilbaoArte, Jazar edo Huarte Zentroarentzat ere.

 

Kartela Ehungintza euskarri eta sortzeko material gisa